170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

155/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Ignacio Baleztena Navarrete jauna, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 87. artikuluan xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kendu ahalko dituela behin-behineko langileak.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ignacio Baleztena Navarrete jauna, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511991