170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

148/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Nekane Ágreda Arróniz andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Zerbitzu Juridikoko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretuen bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nekane Ágreda Arróniz andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Zerbitzu Juridikoko zuzendaria, kargutik kentzea.

2. Kargutik kentze horrek 2015eko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1511984