165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

358/2015 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Sueños Larrabide” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematen diona.

Ikusirik Nerea Nieto Egea andreak, Iruñeko “Sueños Larrabide” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren sustatzaile den “Sueños Pamplona, S.L.” entitate titularra ordezkatuz, ikastetxe hori irekitzeko egin duen eskaeraren ondorioz irekitako espedientea.

Kontuan harturik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak haren alde emandako txostenak.

Ikusirik martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoa. Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zuen eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko “Sueños Larrabide” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematea, 2015-2016 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

–Ikastetxearen kodea: 31014748.

–Titularra: Sueños Pamplona, Sociedad Limitada.

–Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Sueños Larrabide.

–Helbidea: Larrabide karrika, 5.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 0-3 adin-tartearentzat eskainiko ditu ikasketa horiek.

–Baimendutako gehieneko osaera juridikoa: 8 unitate.

3. Baimendutako gehieneko kopuru horretatik ikastetxe titularrak 6 unitate baizik ezin izanen ditu abian jarri. Zazpigarren eta zortzigarren unitateak abian jartzeko, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari aurkeztu beharko zaio unitate gehigarriaz edo gehigarriez arduratuko d(ir)en profesional(ar)en titulazioa.

4. Urte 1etik 3ra bitarteko adin tarte baimenduan, ikastetxeko titularrak unitate baimenduak adinen artean banatzen ahalko ditu, ikasturte bakoitzean sortzen diren beharren arabera, betiere martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako ratioak errespetatuz, eta gela bakoitzean gutxieneko azalera bat: 1,75 metro koadro umeko.

5. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Delako 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.

7. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titular-sustatzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2015eko uztailaren 21ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1510881