165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

206/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 10ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren menpeko fitxategi informatizatu bat, datu pertsonalak biltzen dituena, sortzen duena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko modu bakarra dago, alegia, xedapen orokor bat Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak arautzen ditu Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak. Foru dekretu horren 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta ezabatuko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez.

Espedienteko txostenen arabera, beharrezkoa da foru agindu honen eranskinean ageri den fitxategi informatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortzea.

Horrenbestez, igorritako proposamenarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru agindu honen I. eranskinean aipatzen den fitxategi informatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortzea, eranskinean bertan adierazitakoari jarraikiz.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari –Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba dezan–, bai eta Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 10ean.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, María Lourdes Goicoechea Zubelzu.

ERANSKINA

Fitxategia: Newsletter Nafarroako Nazioarteko Plana.

a) Fitxategiaren izena, xedea eta aurreikusitako erabilerak.

–Fitxategiaren izena: Newsletter Nafarroako Nazioarteko Plana

–Xede eta erabilera aurreikusiak: argitalpenak: nazioarteratzeari buruz Nafarroan egiten diren deialdiei, txostenei eta oraingotasunari loturiko informazioaren aldizkako igorpena.

b) Datuen emailea:

–Jatorria: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariak emanda.

–Harremanetarako jendea: Nafarroako Gobernuko bertze langile batzuk edo informazioa eskatzen diguten edo igorpenean sartuak izateko eskatzen duten lagunak.

c) Oinarrizko egitura eta tratamendu sistema:

–Egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta elektronikoaren helbidea.

–Tratamendu sistema: automatizatua.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

Arrieta kalea, 8-5. eskuina, 31002 Iruña.

Helbide elektronikoa: planinternacional@navarra.es.

Telefonoa: 848427561.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: F1511031