165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

516/2015 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onetsi dira “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrirako laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak eta 2015erako deialdia, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horren barnean nekazaritzako ustiategien modernizazioaren sustapena dago, ustiategi horietako aktibo fisikoetan inbertsioak egiten laguntzeko neurrien bidez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapena arautzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua; haren 17. artikuluan aktibo fisikoetan inbertitzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri berariazko gisa, berriz, artikulu horren 1, a) puntuan zehazten zena, nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra eta iraunkortasuna hobetu beharrez.

Aipatu 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezartzen dira laguntzaren gehieneko portzentajeak, eskualde motaren, onuradunaren izaeraren edo proiektu motaren arabera.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako programak neurri hori barne hartzen du. Haren definizioan, kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), orokorrean landa garapenari dagokionez, eta bereziki nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeko eta haietan parte hartzeko tenorean; lehentasun horiek bideraturik daude hazkunde zentzuzkoa, iraunkorra eta bateratzailea erdiesteko Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen xedeak lortzera, eta islatzen dute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluak jasotzen duen “esparru estrategiko komunari” dagozkion helburu tematikoak. Haren bidez xedapen komunak ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta xedapen orokorrak ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1698/2005 (EB)Erregelamendua.

Zehatz-mehatz, 1305/2013 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraikiz, neurri hau Batasuneko landa garapenak duen lehentasun honi dagokio: “ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea eskualde guztietan, eta nekazaritzako teknologia berritzaileak eta oihanen kudeaketa iraunkorra bulkatzea”.

Beraz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenarerako laguntzari buruzko 1305/2013 (EB) Erregelamendua esparru juridikotako ezarri da, eta orobat hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen 2014ko martxoaren 4ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

–Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio ebazpen honi.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean. Foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak ordaintzen dituen erakundea Nafarroako Foru Komunitatean baimendu, eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren. Azken xedapen horrek, berriz, ahalmena eman zion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuak, 2015eko maiatzaren 6ko Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman dio 2016ko eta 2017eko ekitaldietan laguntza hauek finantzatzeko gastu konpromisoa hartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

“Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrirako laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean, ebazpen honen I. eranskinean, baita II.etik VI.erako eranskinetan agertzen den bezala.

2. Deialdiaren onespena.

“Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrirako laguntzen 2015eko ekitaldirako deialdia, aitzineko puntuan ezarritako oinarri arautzaile eta baldintzei loturik.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sorrarazten dituen gastuei buru emateko, 1.770.000,00 euroko gastua onetsi da, 2016ko ekitaldian, eta 3.770.000,00 eurokoa, 2017ko ekitaldian, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko 720004 72230 7700 412102 kontu-sailaren baliokidearen kargura (“Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020”), behar adinako kreditu egokia bada.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2015eko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Aplikatzeko baldintzak.

Ebazpen honetan xedatutakoa aplikatzeko, beharrezkoa izanen da Europako Batzordeak onestea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurria. Hortaz, programa onetsirik ez dagoen bitartean ez dira laguntza hauek esleituko. Halaber, Europako Batzordearen eskakizunak aintzakotzat hartzeko neurri horietan egin beharreko edozein aldaketak berarekin ekarriko du ebazpen honetako laguntzei buruzko oinarriak aldatzea.

6. Eskualde behartsuak eta mendialdekoak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduko zerrendan agertzen direnak dira eskualde behartsuak eta mendialdekoak, edo hori ordezten duten Nafarroako Foru Komunitateko xedapenetako zerrendetakoak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan aplikatzeaz den bezainbatean, indarrean baldin badaude deialdi honek indarra hartzen duenean.

7. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 17an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan”
neurrirako laguntzen deialdiarenak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrirako laguntza arautzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1. a) artikuluaren esparruan. Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenarako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan ezarritakoari jarraikiz, neurri honen helburu orokorrak dira nekazaritzako ustiapenen errendimendua hobetzea eta haien jasangarritasuna erraztea.

2. Xede estrategikotzat hartzen da, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluak aipatu bezala Batasunaren lehentasunekin bat egiten dutenez, nekazaritzako profesional kualifikatuak jartzea behar bezainbateko neurriak dituen familia-ustiategi bideragarri eta jasangarrietan, eta bereziki, profesional horiek beren jardueraren ikuspegi kolektiboa ekartzen badute, elkarteak sortuz eta haietan parte hartuz, elkarte horiek balioa gehitzen dutenean bai enpresaren beraren egonkortasunagatik bai kasuan kasuko lurraldeari berari dioten atxikimenduagatik.

3. Ustiategiaren errendimendu orokorraren lorpena eta Batasunaren lehentasunak erdiesteko oinarri baitira, interes handieneko eragiketa-helburutzat hartzen dira honako hauek, zerrenda guztia ez badago ere:

a) Errendimendu ekonomikoa hobetzea.

b) Ustiategiko errendimendu fisikoak eta bertako ekoizpenen kalitate maila hobetzea.

c) Ekoizpen kostuak murriztea.

d) Inputak erabiltzean efizientzia hobetzea, bereziki uraren eta energiaren erabileran.

e) Teknika berritzaileak hautatzea, bai enpresaren kudeaketan bai ekoizpen eredu eta/edo prozesuetan.

f) Ingurumen arloan hobekuntzak egitea.

g) Abeltzaintzako ustiegietan, higiene baldintzak eta animalien ongizateari dagozkionak hobetzea.

h) Azpiproduktuen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen kudeaketa hobetzea.

i) Partaidetza handitzea balio erantsiaren banaketan.

j) Nekazaritza sektorean enplegua mantentzea eta sortzea.

k) Lan eta osasun baldintzak hobetzea.

l) Nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa bulkatzea, bioenergia sortzeari lotuak barne.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak betetzeko hitza ematen dutenak.

2. Administrazio Publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen menpekoak edo haiei lotuta badaude.

4. oinarria.–Onuradunak onartuak izateko irizpideak.

1. Laguntzen eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke onuradunak:

a) Adinez nagusi izatea, pertsona fisikoak badira.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturiko nekazaritzako ustiategi baten titularrak izatea, salbu eta nekazari gazteak beren gain jartzeko laguntzak aldi berean eskatzen dituzten onuradunak.

c) Jarduneko nekazari gisa sailkaturik egotea, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan biltzen den definizioarekin bat, salbu eta nekazari gazteak beren gain jartzeko laguntzak aldi berean eskatzen dituzten onuradunak. Errege Dekretu hori nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen aplikazioari buruzkoa da, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari buruzkoa ere.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako inguruabarretako batean ez egotea, onuradun izatea eragozten badu.

e) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

5. Oinarria.–Ustiategiak onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek titularrei emanen zaizkie, haien nekazaritzako ustiategiek baldintza hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea, salbu eta nekazari gazteak beren gain jartzeko laguntzak aldi berean eskatzen dituzten onuradunak, 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren 19.1.a), i) artikuluari jarraikiz.

b) Tamainaz izatea 10etik 950era bitarteko Europako dimentsio unitate, biak barne. Irizpide hau ez zaio eskatuko 4/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek egindako inbertsioei, ezta ustiategi baten titularrak izan gabe beren gain jartzeko laguntzak eskatzen dituzten nekazari gazteei ere.

c) Behar den azterlan tekniko-ekonomikoaren bidez bideragarritasun ekonomikoa frogatzea, aurkeztutako inbertsio plana aplikatuz gero.

6. oinarria.–Inbertsio plana.

1. Eskaerarekin batera, egoki den inbertsio plana aurkeztu beharko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

2. Ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeaz landa, inbertsio planak frogatu beharko du ustiategiak errendimendu orokorra handituko duela, halakotzat harturik aitzinamendua hobekuntza ekonomikoari loturiko alderdiren batean, oinarri arautzaile hauetn 2.3 oinarrian jasotakoaren ildotik: efizientzia inputen erabileran nahiz alderdi energetikoan, enplegua mantentzea edo handitzea, kalitate sistemei lotzea, jardueren dibertsifikazioa, ingurumenaren babesa, laneko segurtasuna etab.

3. Inbertsio planean, gutxienez ere, alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenari buruzko orientazioa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza azaltzea.

–Ustiategiari atxikiriko laneskuaren zerrenda sailkatu eta zenbatua: familiarena, soldatapekoa, finkoa, aldi baterakoa.

–Azalera eta batez besteko errendimenduak ekoizpen jarduera bakoitzean.

–Abelburuak, espezieen arabera, eta, hala denean, batez besteko errendimenduak.

–Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.

–Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.

b) Ustiategiko amaierako egoeraren azalpena, abiapuntuko parametroen aipamen konparatiboa barne, eta azterlan ekonomikoa, azken emaitza hori lortzen ahal dela adierazten duena, ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu eta haren bideragarritasuna bermatzen dituena.

c) Egin asmo diren inbertsioen azterketa, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta abiapuntuko ustiategiaren eta amaierakoaren arteko koherentziarena. Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri bidezkoak, oinarri arautzaile hauetako 7. oinarrian ezarritako beharkizun eta baldintzekin bat.

d) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 15. oinarriko 1.b puntuaren araberako inbertsioetarako.

e) Inbertsio planaren iraupena, inbertsioen izaeraren eta fase bakoitza gauzatzeko aurreikuspenaren arabera, hasteko aurreikusitako eguna barne.

f) Proiektatutako inbertsioek kalterik ekar badezakete ingurumenean, beharrezkoa izanen da ingurumenaren gainean aurreikusitako eraginaren ebaluazioa, honelako inbertsioetan aplikatzekoa den araudiarekin bat (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea).

4. Inbertsio plana prestatzeko, deialdi honen IV. eranskinean jasotzen den indizea erabiliko da, baita ezartzen den eredua ere. Nafarroako Gobernuaren atarian eskura daiteke eredua, tramiteen katalogoko web orrian.

7. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

1. Nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu beharko dute inbertsioek. Horretara bideratuko da oinarri arautzaile hauetako 2.3 oinarrian zehaztutako helburu baten edo gehiagoren lorpena.

2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, lehenik beharrezkoa izanen da baimen egokia eskuratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera.

3. Lurretan, ondasun higiezinetan, instalazioetan eta landaketetan egiten diren inbertsioak Nafarroan egin beharko dira.

4. Agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondoan hasi eta gauzatutako inbertsioek eta gastuek baizik ez dezakete laguntza eskuratu, oinarri honen 5, j) atalean aurreikusiak izan ezik. Egiaztapen hau egiteko, kontuan hartuko dira, bestelako frogabideen artean, inbertsioak justifikatu beharrez aurkezten diren faktura, albaran eta konturako ordainketen datak.

Honi dagokionez, laguntza eskaera erregistratu ondoan, instrukzio organoak agerraldia eginen du ustiategian, inbertsioak ez direla hasi egiaztatzeko, inbertsio horien kokaleku geografikoa zehazten ahal denetan.

5. Laguntzen ahal diren inbertsioak –eta haien kostuak, berriz, hautatzen ahal direnak– honako hauek izanen dira:

a) Eragiketan definituriko inbertsioak berezko dituen instalazioak bereganatuko dituzten lur eraiki nahiz eraiki gabeak erostea, barne direla sailak eta eremu erantsiak (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak etab.), laguntzen ahal diren inbertsioen %10eraino.

b) Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu, handitu edo hobetzea. Delako hobekuntzen funtsa instalazioetara bestelako baldintzak ekartzen dituzten inbertsioak izanen dira, hau da, premia berrietara egokitzeko aukera emanen dietenak ekoizpen prozesuei, efizientzia energetikoari, animalien ongizateari, edo gisako arazoei dagokienez; beraz, ez dira inola ere konponketa edo mantentze lan hutsak izanen.

c) Makineria eta ekipamendu berria erostea, informatikoa barne.

d) Inbertsioak ondasun ukiezin hauetan: programa informatikoak eta/edo patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak.

e) Laborantza iraunkorrak ezartzea, halakotzat harturik, oinarri arautzaile hauei dagokienez, bertan bortz urte baino gehiago iraunen duten landaketak.

f) Diruz laguntzen ahalko dira abeltzaintzako eraikin eta instalazioak onura publikoko arrazoi higieniko-sanitarioengatik edo ingurumenekoengatik herrigunetik ateratzeko inbertsioak, bai eta baldintza higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak, animalien ongizatea eta abeltegietako laneko segurtasuna hobetzeko egiten diren inbertsioak ere, betiere Europar Batasuneko araudiaren ondoriozko mugak errespetatuz. Halakoetan, utzitako eraikinen balioa kenduko da inbertsiotik. Tasatzaile independente batek ezarriko du haien balioa.

g) Ureztalur bilakatzeko edo hura hobetzeko, edo aldi berean bilakatzeko edo hobetzeko instalazioak, Nekazaritzaren garapena Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) arautzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluan biltzen diren baldintzak betetzen dituztenak.

Horretaz den bezainbatean, IV. eranskinean ezartzen den ereduaren arabera, beharrezkoa izanen da ureztatzeko instalazio bakoitzerako memoria baloratuan honako hau justifikatzea eta sartzea:

i) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

ii) Inbertsioa jadanik dagoen ureztatzeko instalazioaren hobetzeko bada, frogatu beharko da hobekuntzak aukera eman dezakeela, egungo instalazioaren aldean, uraren %5eko aurrezpena egiteko, 46. artikuluaren 4. puntuko errekerimenduei jarraikiz.

iii) Azalera ureztatua modu garbian handitzeko bada, frogatu beharko da betetzen direla 46. artikuluaren 5. puntuko errekerimenduak, ur masaren egoeraz eta inbertsioak ingurumenari dakarzkion ondorioez den bezainbatean.

h) Aitzineko atalean jasotakoaz landa, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean babesten diren inbertsioetan diruz laguntzen ahal den gehieneko azalera zehaztuko da, foru lege horren 55. artikuluari jarraikiz.

Horri dagokionez, laguntzaren eskatzailea nekazaritzako elkarte entitatea bada, aipatu legearen 41., 44. eta 45. artikuluekin bat definiturik, bere inbertsio planean sartu beharko du artikulu horietan jasotako baldintza guzti-guztiak betetzen direla, halakotzat hartu ahal izateko.

Betiere, inbertsio horiei aplikatuko zaizkie 1/2002 Foru Legearen 51. eta 52. artikuluetan ureztatzeko oinarrizko azalera gainditzeaz eta kasuan kasuko ureztapen unitaterako diseinu orokorreko baldintza teknikoei lotzeaz ezartzen diren baldintzak.

i) Energia berriztagarria ekoizteko inbertsioak, instalazioa dagoen ustiategiak sareari saldutako argindarra eskaera aurkeztu aitzineko urtean saretik hartutako energiaren banaz bestekoa bezainbat edo gutxiago delarik, betiere 2009/28/EE Zuzentarauan aipatzen diren jasangarritasun irizpideak errespetatzen badira.

j) Aitzineko ataletan sarturiko gastuei loturiko kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzari lotuak, eta bideragarritasun azterketak barne direla. Betiere, inbertsio lagungarrien zenbateko osoaren %12ko muga ezarri da atal honetarako.

6. Ez dira diruz laguntzen ahal eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Ordezte hutsa diren inbertsioak, salbu eta erosketa berria aitzinekoak ez bezalako ekipo, makineria edo ekipamenduei badagokie, erabilitako teknologiagatik edo haien errendimenduagatik edo 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna izateagatik.

b) Eginak dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren ondasun higiezinen eskuratzeari dagozkionak.

c) Zorren interesak, horien birfinantzaketa, aseguruak, eta nekazaritzako enpresaren bestelako gastu orokorrak.

d) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.

e) Animaliak erostea. Hala ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 18.1.b) artikuluaren araberako hondamendi naturalek hondaturiko nekazaritza ahalmena berriz eratu behar delarik, diruz laguntzen ahalko dira animaliak erosteko kostuak, aitzinetik justifikatuta.

f) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, gauzatan nahiz zerbitzutan.

g) Onuradunen inbertsio edo partaidetza finantzarioak, haiek ureztatzaile elkarte bateko kideak izan eta harexek sustatzen dituen interes orokorreko obretan.

h) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek beren kideei luzatzen dizkieten fakturak.

i) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

j) Biomasatik abiatuta argindarra ekoizteko inbertsioak, haien lehengaia, osorik nahiz partez, elikagai eta/edo pentsuen uztatik heldu delarik, energia horren %50 baino gutxiago erabiltzen dutelarik energia termiko gisa.

7. Hautatzeko baldintza hauek erabiliko dira neurri honetan:

a) Nekazaritzako ustiategien titularrek Europar Batasuneko zuzenbideak inposatutako baldintza berriak betetzeko dituzten laguntzak gehienez ere 12 hilabeteko epearen barnean baizik ez dira emanen, nekazaritzako ustiategiarendako nahitaezkoak bilakatzen diren egunetik hasita.

b) Nekazaritzako ustiategi batean titular gisa lehen aldiz hasten diren gazteek Batasunak nekazaritzako ekoizpenari nahiz laneko segurtasunari jartzen dizkion arauak bete beharrez egiten dituzten inbertsioetarako laguntzak, gehienez ere 24 hilabeteko pean onetsi beharko dira horiek ezartzen diren egunetik hasita.

8. oinarria.–Inbertsio kolektiboak.

1. Inbertsio kolektibotzat joko dira nekazaritzako zenbait ustiategiren titularrek batera egiten direnak, ustiategiei egiturazko hobekuntzak ekartzen badizkiete eta horiei modu koordinatuan heltzen bazaie, azken inbertsioaren titulartasuna modu kolektiboan partekatuz.

Hauek baizik ez dira joko inbertsio kolektibotzat:

–Argindarra, transformadoreak eta horien inguruko ekipamendua ekartzea.

–Bilketa-putzuak, eroanbide hidraulikoak eta ureztatzeko putzuak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak edo legeria aplikagarriko beste batek ukitzen ez dituenak.

–Bideak eta sarbideak.

–Eustormak eta babeserako beste egitura batzuk.

2. Honi dagokionez, ez dira inbertsio kolektibotzat hartuko eraikuntzetan, ekipamenduan edo makinerian egiten diren inbertsioak (aziendategiak, biltegiak, jetzitegiak, pibotak eta ureztatzeko gisako ekipoak, traktoreak, uzta biltzeko makinak etab.), ekoizpen bideak partekatzea badakarte, halakoetan ezinezkoa baita haien erabileraren ondoriozko arduren identifikazioa eta, orobat, mugatua baita enpresa arloko erabaki hartze askea.

3. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritza ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan sartu ere bakoitzari dagokion zatian, inbertsioari buruz hartutako konpromisoen arabera. Hori dena ustiategiek bat egiteko helburuaren konpromisoa beharrezkoa izan gabe.

4. Inbertsio kolektibo partekatu batean diharduen ustiategi bateko inbertsio plana bakarrik hobekuntza horretarako izaten ahalko da edo ustiategiko bereko bestelako inbertsio esklusiboak izaten ahalko ditu.

5. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea, eta horietan guztietan agertu beharko dira inbertsio kolektibo horretako titular guztien identifikazioa, onuradunak izan edo ez, bakoitzaren partaidetza ekonomikoa eta inbertsio osoaren oinarrizko datu teknikoak.

9. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak kapitaleko zuzeneko diru-laguntzak izanen dira.

2. Honako muga hauek erabiliko dira laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko:

a) Laguntza jaso dezakeen gehieneko inbertsio tamaina, espediente bakoitzeko: 100.000 euro ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, gehienez ere 800.000 euro.

b) Laguntza jaso dezakeen gutxieneko inbertsio tamaina, espediente bakoitzeko: 15.000 euro.

c) Gehieneko laguntza espediente bakoitzeko: 300.000 euro.

d) Onuradun bakoitzeko gehieneko laguntza, 2014-2020 programazio aldian: 800.000 euro.

Zenbateko horiek kalkulatuko dira bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai azkeneko ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren.

3. Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbateko osoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %30, orokorrean.

b) %40, nekazari gazteen kasuan.

4. Espediente bakoitzari dagokion laguntzaren portzentajeak, aurreko puntuan adierazitako mugekin, honako baremo honen arabera kalkulatuko dira:

a) Gutxieneko portzentaje orokorra: %15. Portzentaje hori handitu ahal izanen da, ondoko ataletako inguruabarrak gertatzen direnean.

b) Nekazari gazteek egindako inbertsioa: %25.

Oinarri arautzaile hauei dagokienez, nekazari gazteak dira 40 urte baino gehiago ez dituzten onuradunak baldin eta:

–Jartzeko laguntza eskatu badute,

–Laguntza onartuta, haren azken ordainketa hartu gabe badute,

–Jarri zirenetik 3 urteko epearen barnean badaude.

Hiru urteko epe hori kontatzeko, jarri dela ulertuko da baldin eta onuradunak:

–Lehenbizikoz jartzeko laguntzen onuraduna izan bada; haien azken ordainketaren ebazpenaren datatik.

–Lehenbizikoz jartzeko laguntzen onuraduna izan ez bada; Nekazaritzako Gizarte Segurantzako altaren datatik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkeztean lehentasuna duen ustiategi baten titularra, eta hartan aipatu baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren heinean.

c) Katalogoaren arabera lehentasunezko kalifikazioa duen nekazaritzako ustiategi bateko titularrek egindako inbertsioa: %10.

Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65, 1, a) artikuluan jasotzen diren nekazaritzako kooperatibei ere aplikatuko zaie portzentaje hori.

d) Inbertsioak mendialdean edo eskualde behartsuetan dauden lehentasunezko ustiategietan gauzatzen badira: %5.

e) %5eko gehikuntza, onuradunek honako bi konpromiso hauek beren gain hartzen dituztenean, edo %2koa, bakarra hartzen dutenean:

–Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuko (INTIA) Ureztatzaileari Aholku Emateko Zerbitzuak ureztapeneko uraren erabilerari, efizientziari eta kontsumoari buruz ematen dituen ikastaroetara joatea. Inbertsio plana gauzatu delako azken ziurtagiriaren aurretik eginak behar dira.

–1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera aitortutako prestakuntza entitateek nekazaritzako enpresa kudeatzeari buruz ematen dituzten ikastaroetara joatea. Inbertsio plana gauzatu delako azken ziurtagiriaren aurretik eginak behar dira.

10. oinarria.–Diru-laguntzak emateko prozedura eta baloraziorako irizpideak.

1. Norgehiagokako araubidean emanen dira laguntza hauek. Aurkeztutako eskaerak alderatu eginen dira, horien hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera egiteko, emandako puntuen batuketa eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera, eta 200 puntu izanen da baloraziorik handiena:

a) Onuraduna baldin bada pertsona fisikoa eta nekazari gaztea, aitzineko 9. oinarriko 4.b puntuan jasotako errekerimenduen arabera: 50 puntu.

b) Onuraduna baldin bada lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra: 35 puntu.

c) Inbertsioak mendialdeko edo eskualde behartsuetako ustiategietan gauzatzen badira: 20 puntu.

d) Onuraduna baldin bada lehentasunezko elkarte gisa sailkatutako nekazaritzako kooperatiba, 13/2013 Legearen arabera, edo lehentasunezko elkarte baten kidea: 10 puntu.

e) Onuraduna baldin bada Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65, 1, a) artikuluan jasotzen dien nekazaritzako kooperatiba, eta betetzen ez badu aitzineko b) atalean aurreikusitako baldintza: 10 puntu.

f) Onuraduna (pertsona fisiko edo juridikoa, kooperatiboa ez bestekoa) baldin bada lehentasunezko elkarte bateko kidea edo lehentasunezko elkarte bateko kide den entitate batekoa: 5 puntu.

g) Laguntza espedientearen onuradunak baldin badira emakumeak edo, pertsona juridikoak izanik, haien gobernu organoen %30 gutxienez emakumeen esku badaude: 10 puntu.

h) Eskatzaileek inbertsio plan bat aurkeztu eta haren barnean jarduera batzuk sailkatzen ahal baldin badira eraldakuntzan eta merkaturatzean inbertsioak egiteko neurrietan, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren 1 b) puntuaren arabera, edo nekazaritzakoak ez diren enpresen sorreran edo nekazaritzakoak ez diren jardueretan, erregelamendu beraren 19. artikuluaren 1 a) ii eta 1 b) puntuen arabera: 10 puntu.

i) Eskatzaileek inbertsio plan bat aurkeztu eta haren barnean jasotzen bada 8. oinarriaren arabera “inbertsio kolektibo” gisa katalogaturiko proiektua: 10 puntu.

j) Laguntzen ahal diren inbertsioen zenbatekoaren %40 baino gehiago, kostuak apaltzeko irizpideak erabilita, nekazaritzako interes pribatuko lurzatietan ureztapena paratzeko bada, ureztalur bilakatzea edo hura modernizatzea dakarten nekazaritzako azpiegiturak sortzeko jarduketen eremuetan, oinarri arautzaile hauen 7. oinarriaren 5.g letraren arabera puntuazio hau aplikatuko da:

–Ureztalur bilakatzen diren eremuetan, ureztapena abian dela dioen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren adierazpena 2015eko urtarrilaren 1ekoa baino lehenagokoa bada: 20 puntu.

–Gainerako eremuetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak berrantolamenduaren erabakia onesten duenetik, eskaera denbora hau baino epe laburragoan aurkezten bada:

  • Urtebete: 20 puntu.
  • Bi urte: 10 puntu.
  • Hiru urte: 5 puntu.

Inbertsio planak aurreko bi paragrafoen araberako jarduketak baldin baditu, eskatutako azalera handienari dagozkion baldintzen arabera emanen da puntuazioa.

h) Onuradunak parte hartzen baldin badu Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan abiarazitako nekazaritzako eta ingurumeneko neurri batean, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera, edo ekoizpen ekologikoari buruzko neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluaren arabera: 10 puntu.

i) Onuradunak parte hartzen baldin badu Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateen bitarteko aholkularitza neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera: 5 puntu.

f) Onuradunak parte hartzen baldin badu Nafarroan ezarritako kalitate araubideei buruzko neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera: 5 puntu.

3. Espedienteen puntuazioan berdinketarik bada, lehentasuna izanen du a), b), c), d), e) edo f) ataletan eta ondorengoetan puntu gehien duenak, zerrenda bukatu arte.

Berdinketak irauten badu, pertsona juridikoei emanen zaie lehentasuna, eta haien artean lehen irizpidea izanen da kide gehien dituenari ematea, eta hurrengo irizpidea, berriz, eratzetik antzinatasun gehien duenari. Berdinketa pertsona fisikoen artean bada, lehentasuna emanen zaio gazteenari.

11. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean, aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortu duten eskaerei esleituko zaie diru-laguntza, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe.

2. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 15 puntu lortzea, balorazio irizpideetan aurreikusitakoen artetik.

3. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntzak emateko, ezetsi eginen dira ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntza hauen on uradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana laguntzen deialdian adierazten den epean gauzatzea, justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak aparte.

Betebehar horrek berarekin dakar, orobat, 9. oinarriaren 4.e puntuan aipatzen diren ikastaroak egitea eta jarduketak egitea, 10. oinarriaren 2 i) puntuaren arabera, betiere laguntzaren portzentajea handitzeko edo baremoko puntu gehiago lortzeko erabili badira.

b) Azkeneko ordainketa ebatzi arte, 4. eta 5. oinarrietan onartuak izateko ezarritako irizpideei eustea uztea eta/edo horiek gauzatzea, baita 10. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei dagokienez ere.

c) Ondoko 13. oinarriaren arabera etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera, edo hiru urtez, baldin onuraduna Enpresa Txiki edo Ertaina bada.

d) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

f) Ustiategiko teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

g) Diru-laguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azken ordainketan frogatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

i) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) 50.000 eurotik goitiko laguntza publiko osoaz hornituriko inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du.

Plaka horretan proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, horren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako ikurra agertuko da, honako orri honetan aurkeztutako arau grafikoekin bat: http://europa.eu/abc/ symbols/emblem/download–en.htm. Harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauek hala ezarritako kasuetan.

l) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak Nafarroako Foru Komunitateko behar den erregistro ofizialean inskribatuko dira.

2. “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian laguntzen eskaera aurkezteak berarekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

13. oinarria.–Etorkizunean bete beharreko konpromisoak.

1. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, Enpresa Txiki eta Ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak izanen dira, oro har, era guztietako espediente eta onuradunentzat, inguruabar hauetariko batean ez dagoena:

–Ekoizpen jarduera bertan behera uztea, edo programatik kanpoko beste toki batera eramatea; edo

–Azpiegiturako eta/edo inbertsioko elementu baten jabetzaren aldaketa; edo

–Funtsezko aldaketa bat, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, halako moduz non jatorrizko helburuak kaltetzen dituen.

Konpromiso hori ez zaie aplikatuko finantza tresnek egin edo jasotako ekarpenei, ezta bestelako eragiketei ere, ekoizpen jarduera bertan behera uzten delarik iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

Ez zaie orobat aplikatuko inbertsiorako laguntzen onuradun diren pertsona fisikoei, baldin eta behin inbertsio eragiketa bukatu ondoan, laguntza bat hautatzen eta eskuratzen ahal badute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren arabera, kasuan kasuko inbertsioa zuzenean loturik badago Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren laguntzaren bidez diruz laguntzen ahal den jarduera gisa identifikaturiko jarduera motari.

3. Hauek etorkizunean bete beharreko konpromisoak izanen dira, laguntzaren intentsitateari lotuak:

a) Lehentasunezko ustiategia izaten jarraitzea.

b) Mendialdeko edo eskualde behartsuetako ustiategien kokalekua beren horretan gelditzea.

4. Hauek etorkizunean bete beharreko konpromisoak izanen dira, balorazio irizpideei lotuak, 10. oinarriaren arabera:

a) Lehentasunezko ustiategia izaten jarraitzea.

b) Mendialdeko edo eskualde behartsuetako ustiategien kokalekua beren horretan gelditzea.

c) Pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakumeak izaten jarraitzea.

d) Parte hartzen jarraitzea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan abiarazitako nekazaritzako eta ingurumeneko neurri batean, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera, edo nekazaritza ekologikoari buruzko neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluaren arabera.

e) Parte hartzen jarraitzea Nafarroan prestakuntzari eta aholkulari buruz 1305/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera ezarritako neurrietan.

d) Parte hartzen jarraitzea Nafarroan kalitate araubideei buruz 1305/2013 Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera ezarritako neurrian.

5. Ulertzen da pertsona onuradunak hartutako konpromisoa dela aurreko 2. puntuko konpromisoa. 3 eta 4. puntuetako konpromisoak automatikoki hartu direla ulertuko da baldin eta laguntza eskaeran zehazki sartu badira, laguntzaren intentsitatea handitzeko edo eskaeren hurrenkerarako balorazio irizpideetan parte hartzeko.

14. oinarria.–Laguntzen eskaera eta agiriak.

1. Hartarako ezarritako atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak. Onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.navarra.es).

2. Programa hori erabiltzeko, onuraduna egiaz bera dela egiaztatu behar da, sinadura elektronikoaren eta NANaren/PINaren bidez. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 277/2015 Ebazpenak, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 72/2012 Ebazpena aldatzen duenak, ahalbidetzen du laguntza hau tramitatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez.

3. Onuradunek beren borondatez eskatzen ahalko dute laguntzaren lehen ordainketa bat 2016an, aurrerakin moduan, onartutako laguntzaren %40 eskuratzeko; hura, eskaera agirian agertu behar da.

4. Betebeharrak betetzen direla frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Inbertsio plana, 6. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

5. Onuradunak eskaera bakarra aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

6. Onuradunak ezin izanen du deialdi honetan sartu “nekazari batasunen ustiategietan ureztapenerako ekipamenduetan inbertsioak” egiteko laguntzan eskatzen diren inbertsioak, haren deialdia honen aldi berean egiten baita. Hala gertatzen bada, deialdi hartan aurkezten dena baizik ez da ebaluatuko.

15. oinarria.–Kostuak apaltzea.

1. Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak nahi dute proposatutako kostuak apaldu direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten dute. Ondorio horietarako, inbertsio planean kostuak apaltzearen printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, instrukzio organoak ondoko sistema hauek erabiliko ditu:

a) II. eranskinean jasotako moduluen aplikazioa (“Inbertsio moduluak”).

b) “Inbertsio moduluak” izeneko II. eranskinean aipatzen ez diren inbertsio eta gastuetarako, eskatzaileak aurkeztutako hiru aurrekontu edo proformako fakturen artean aukeratuko da. Halakoak aurkeztu behar dira baldin zenbateko hauek gainditzen badira:

  • 30.000 euro, obra gauzatzeko kostuaren kasuan, edo
  • 12.000 euro, ekipo ondasunez hornituz gero, edo
  • 12.000 euro, aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak ematen dituztenean.

Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hau behar bezain justifikatua egonen da eskaerarekin batera eransten den inbertsio planean.

c) Aurreko kasuetan sartzen ez diren inbertsioak badira, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Orobat, batzorde horren erabakia justifikatua izanen da baldin eta ondasunen prezioak egiaztatzen badituzte, onuradunaren jarduketari dagokion merkatu logiko batean.

2. Onuradunak aurkezturiko aurrekontua eta ebaluazioaren ondoriozkoa, zein den txikiena, hura izanen da diruz lagun daitekeen aurrekontua.

3. Laguntza eskaeran oinarrituta eginen dira kostuak apaltzeari buruzko egiaztatze kontrolak, esleitu aurretik, eta onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta, ordaindu aurretik. Halaber, egiaztatzea eginen da baldin eta onuradunaren eskaeran aldaketak egiten badira.

4. Kostuen apaltzea zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak (proformako fakturak, aurrekontuak etab.) sartuko ditu inbertsio planean eta/edo ordainketa agirian, legez eska daitekeen informazio guztiarekin, agiria luzatzeko betebeharra duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin eta azalpen zehatz batekin haren eskutan utzi beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoez, lan egiteko gaitasunaz, tamainaz eta abarrez.

5. Onuradunak aurkeztutako agiriak ez badira nahikotzat jotzen, kostuen apaltzea behar bezalako bermez aplikatu ezin zaien ondasunek ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso.

16. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

17. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia dutela egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskabidea osorik dela, egiaztatuko da eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela. Horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezteko unean dagoen informazioaren arabera.

4. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioen aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak, oinarri arautzaile hauen arabera.

5. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

6. Nolanahi ere, aurrerakinak emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako dirurik izatea.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

8. Baiespen berariazko edo ustezkoaren kontra, onuradunak gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko ahalko du, hilabeteko epean, ebazpena irmo bilakatzen den egunetik aitzina.

18. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Diru-laguntza jasoko jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da ebazpenean. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren babespeko diru-laguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzazioarekin, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietako aktibo fisikoetan”, “Ustiategien bideragarritasuna hobetzeko” delako neurrian.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

7. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, espresua izanez gero, edo isiltasun administratiboz ofizioz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespenik gertatzen bada.

19. araua.–Inbertsio proiektua aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik onuradunak beharrezkotzat jotzen badu hasiera batean onetsitako inbertsio planean aldaketak egitea, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Ondasun eta/edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino sei hilabete lehenago.

2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da, eta honako hauek bermatu beharko dira:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Aldaketa horiek nabarmen gisa sailkatuko dira honako kasu hauetan:

a) Ustiategiko ekoizpenaren orientazioa aldatzen bada, sektore, laborantza mota edo azienda espeziearen arabera.

b) Ustiategiko ekoizpenerako baliabideak, laborantzarako hektareak edo abelburuak %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, aurreikusitakoekin alderatuta, inbertsio plana aplikatu ondoan.

c) Obra zibileko, makineriako edo ekipamenduko elementuak laguntzen ahal den inbertsio osoaren %30ean baino gehiago gehitu edo kentzen badira, elementu bakoitzean, eta 5.000 euro baino gehiagoko goiti-beheitia bada.

4. Espediente baten gainean, inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketen onespena. Onetsita ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira gehituko.

Aldaketa nabarmenak izanez gero, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planerako irizpide tekniko-ekonomiko berei jarraituz, baita kostuak apaltzeko irizpide berei ere. Behar izanez gero, laguntza doitu beharko da.

Aldaketak nabarmenak ez badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan. Horren berri jasoko da espedientean.

20. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Urteko bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa eskaera zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako formularioaren bidez; hura Nafarroako Gobernuaren web orriko tramiteen katalogoan dago eskura. Hala ez aurkezteak dagokion urtekoa galtzea ekarriko du.

2. Laguntzaren lehen ordainketa 2016an onarturik daukaten onuradunek behar den abala aurkeztu beharko dute, aurreratutako zenbatekoaren %100agatik. 2016ko ekainaren 1ean bukatuko da aurrerarekinaren ordainketa eskaera eta behar den abala aurkezteko epea.

3. Ordainketa eskaera bat etortzen bada azkeneko ordainketarekin, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako behar diren fakturak eta/edo frogagiri baliokideak aurkeztuko dira, baita diruz laguntzen ahal ziren gastu eta inbertsio guztien ordainagiriak ere.

Onuradunak behar den abala aurkeztu ondoan aurrerakinen bat jaso badu, azkeneko ordainketa eskaeraren barnean sartuko da hura deuseztatzeko eskaera, instrukzio organoak inbertsio plana bete dela egiaztatu ondoan.

21. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa honela eginen da:

a) Norgehiagoka prozedura aplikaturik, eskatutako aurrerakinen zenbateko osoa 2016ko ekitaldiko aurrekontuan horretarako dagoen dirua baino gehiago bada, aurrerakinik jaso ez duten espedienteetako laguntzen ordainketa 2017ko ekitaldira pasatuko da oso-osorik.

b) Onuradunak aurrerakin bat onartua badu 2016ko ekitaldirako, onartutako laguntzaren %40 ordainduko da, aitzinetik ordainketa eskaera eta aurreratutako zenbatekoaren %100ari dagokion banku-abala aurkeztuta. Dagokion laguntzaren gainerakoa 2017ko ekitaldian ordainduko da, inbertsio planaren amaiera egiaztatuta.

c) Onuradunak aurrerakinik eskatu ez badu, 2017ko ekitaldian ordainduko da, oso-osorik, dagokion laguntzaren zenbatekoa.

d) Onuradun bati aurrerakina onarturik, hark abala tenorez eta moduz aurkezten ez badu 2016ko ekitaldian, aurrerakin gisa aurreikusitako laguntzaren zenbatekoa galduko du.

2. Onuradunak proposaturiko inbertsio plana betetzeko epea 2017ko maiatzaren 15ean bukatuko da.

2017ko ekainaren 1ean bukatuko da epea ordainketa eskaera aurkezteko eta, berarekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak aurkezteko.

Epe horiek ulertzen dira eskatzen eta, arrazo bidezkoak badira, onartzen ahal diren luzapenez aparte, betiere 2017ko azaroaren 1a arte baino gehiago irauten ez badute.

Oro har, diru-laguntzak onartzea eragin zuen jarduera gauzatu dela egiaztatu ondotik ordainduko dira diru-laguntzok. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezkoak diren ordainketak baimenduko ditu, eta diru-laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitetatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren ordainketa eskatzeko unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horien barnean, in situ bisitak egin daitezke ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko ere.

4. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzkako desbideraketak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaeraren aldean, hurrengo oinarrian aurreikusitako murrizketa eta salbueste irizpideak aplikatuko dira.

22. oinarria.–Murrizketak eta salbuesteak ordainketan.

1. Ordainketa eskaera ordainketa aurreratu bati badagokio, eta behar den abalaren formalizazioa aurkeztu ez bada, onuradunak urteko hori galduko du eta ezin izanen zaio hurrengo urtekoekin konpentsatu.

2. Inbertsio plana 12. oinarriaren a) letraren arabera ezarritako epean bukatzeko konpromisoa betetzen ez badu, laguntza galduko da, eta aurrerakin bat jaso bada, hura itzuli beharko da.

Bete ez bada behar den epean ikastaroak ez egiteagatik, laguntza doitu eginen da, azkeneko ordainketaren unean legokiokeen portzentajearen arabera.

3. 12. oinarriaren b) letran bildutako konpromisoa ez bada betetzen azkeneko ordainketaren aurretik, urtekoa galduko da, eta aurrerakinik jaso bada, hura itzuli beharko da, salbu eta ebazpen honen 4.1.e) oinarriko kasua gertatzen bada, orduan laguntza ez baita ordainduko harik eta onuradunak organo kudeatzaileari adierazten dion arte Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak dituela.

4. Behin inbertsioak gauzaturik, diru-laguntza jaso dezakeen inbertsio gauzatua onetsitakoaren %70 baino txikiagoa baldin bada, egiaz gauzatutako inbertsioari egokituko zaio ordaintzen den zenbatekoa, eta %10eko penalizazioa izanen du, doikuntza egin ondoren kalkulatuta, betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste badu oraindik ere baliozkoak direla gauzatutako planak, bai teknikoki bai ekonomikoki.

5. Ordainketa eskaerari loturik, murrizketa hau eginen da:

a) Ordainketa eskabidearen zenbatekoa onargarritasun azterlana egin ondoren ateratzen den zenbatekoa baino %10 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste murriztuko da.

Nolanahi ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen ahal badu ez dela diruz laguntzen ahal ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea.

b) Esleipen eskaeran aipatzen den elementu bakoitzagatik jaso beharreko laguntza kalkulatzeko oinarrizko agiriak aurkezteko, horretarako ezarritako formularioa erabili beharko da ordainketa eskaerarekin batera. Web orrian dago eskura, tramiteen katalogoan.

6. Aipatutako murrizketak eta salbuesteak ez dira aplikatzekoak izanen baldin entitate onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiak gertatu direla, hurrengo oinarriaren 3. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

7. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

23. oinarria.–Murrizketak etorkizunean bete beharreko konpromisoetan.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako etorkizunean bete beharreko konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutza interesak ere.

a) 13.2 oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, ezarritako salbuespenak kenduta, ondorio hauek izanen dira:

i) Ekoizpen jarduera bertan behera uzten bada, edo programatik kanpoko beste toki batera eramaten: jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

Honi dagokionez, ez da ulertuko jarduera bertan behera utzi dela pertsona fisikoa den onuradun batek, azken ordainketaren ebazpenaren ondoan, erabakitzen badu nortasun juridikoa duen entitate bat sortzea edo halako batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, baldin eta entitate horren kapital sozialean onuradunak duen partaidetzaren arabera, lehen berak zuenaren adinakoa edo handiagoa bada. Betiere, entitate hartzaileak sailkaturik egon behar du lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa, eta subrogatu etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

Orobat, ulertuko da jarduerari eusten zaiola, onuradunak erretiroa hartzen duelarik, betiere ustiategia beste ustiategi bati eskualdatzen bazaio, eta hura lehentasuneko gisa sailkaturik badago eskualdaketa baino lehenago, eta haren titularra subrogatzen bada etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

ii) Azpiegiturako elementu baten jabetzan –inbertsioak higiezinetan, ekipamenduan edo makinerian– aldaketarik izan bada, eta onuraduna ez bada jada ondasunaren erabiltzaile bakarra, salmenta, lagatze, alokatze edo antzeko sistema baten ondorioz: ondasun horregatik jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

iii) Funtsezko aldaketa bat gertatzen bada, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, eta horrek jatorrizko helburuei kalte egin: jasotako laguntzaren %100 itzultzea. Funtsezko aldaketatzat hartuko da baldin azkeneko ordainketaren unean zeuden Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

b) Lehentasunezko sailkapenari eustea:

i) Egiaztatzen bada lehentasunezko ustiategi izaera konpromisoko lehenbiziko urtean galdu dela, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15.

ii) Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak ez badu bere dimentsioa murrizten Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago.

c) Mendialdeko edo eskualde behartsuetako ustiategien kokalekua beren horretan gelditzea:

i) Egiaztatzen bada mendialdean edo eskualde behartsu batean kokatutako ustiategi izaera konpromisoko lehenbiziko urtean galdu dela, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15.

ii) Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak ez badu bere dimentsioa murrizten Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago.

d) Egiaztatzen bada ez dela bete, pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakume izaten jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %20 galduko da, salbu konpromisoa betetzea, materialki, ezinezkoa izan bada.

e) Ez bada betetzen parte hartzen jarraitzeko konpromisoa Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan abiarazitako nekazaritzako eta ingurumeneko neurrietan, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera, edo nekazaritza ekologikoari buruzko neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluaren arabera, orduan jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

f) Ez bada betetzen parte hartzen jarraitzeko konpromisoa Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateek emandako aholkularitza neurrietan, 1305/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera, orduan jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

g) Ez bada betetzen parte hartzen jarraitzeko konpromisoa Nafarroan kalitate araubideei buruz 1305/2013 Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera ezarritako neurrian, orduan jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

3. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez da ulertuko aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak bete gabe gelditu direla :

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiapena edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak eta/edo instalazioak modu nabarmenean ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen eta/edo instalazioen ezbeharrezko suntsiketa.

f) Epizootia edo landare eritasuna, onuradunen azienda edo labore guztiak edo zati bat kaltetu dituena.

4. Onuradunak edo eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

24. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa.

25. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

KONTZEPTUA

EUROAK/UNITATEA

LURRAK EROSTEA

1.–Lehorreko lurra/ha

5.000

2.–Freskorako lehorreko alorra/ha (NPB =>2.500 kg/ha)

9.000

3.–Pentzeak/ha) *

6.500

4.–Larrea/ha

2.500

5.–Ureztalur intentsiboa/ha

17.850

6.–Aldizkako ureztalurra/ha

9.000

7.–Laborantza egonkorreko ureztalur intentsiboa/ha

20.000

8.–Laborantza egonkorreko lehorreko alorra/ha

10.000

9.–Industrialdeko lurra/m²

25

LUBERRITZEAK ETA SASI GARBIKETAK

1.–Lur sasitsurik gabea/ha

500

2.–Lur sasitsua/ha

1.070

3.–Sasi garbiketa, %50etik beheitiko sastraka dagoela (hektareako)

230

4.–Sasi garbiketa, %50etik goitiko sastraka dagoela (hektareako)

440

BIDEAK

1.–Bide osoa (honako hauek barne: sasi garbiketa, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztapena eta trinkotze lanak)/m2

7,50

2.–Bide sinplea (sasi garbiketa, lurra profilatzea, ureztapena eta trinkotze lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m2

5,75

3.–Areka gaineko pasabidea (honako hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoiztatua –beharrezkoa bada–, igeltserotza lanei dagokien zati proportzionala, erauzketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml

–Diametroa 30 cm

70

–Diametroa 40 cm

100

–Diametroa 50 cm

150

–Diametroa 60 cm

200

–Diametroa 80 cm

250

4.–Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta hala bereko zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere)/ unitatea

6.000

FINKAK HOBETZEA

1.–Hustubide berriak (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–euro/m³

1,5

–euro/metro lineala

3

2.–Ubideak garbitzea/m³ (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–euro/m³

1,25

–euro/metro lineala

2,5

3.–Lur erauzketa eta buldozer bidezko garraioa, tarte aldakorretara/m³

0,68

4.–Lur erauzketa pala kargatzailearekin, eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³

1,70

5.–Lur-erauzketa beldar-traktorearekin, eta are-makina motordunean garraiatzea, finkaren barnean / m³ lur

1,25

6.–Nibelazioa edo landare geruza kentzea are-makina motordunarekin, finkaren barnean / m³ lur

0,85

7.–Arroka erauzketa, baita karga eta garraioa edo lurperatzea ere/m³

22

8.–Zangak, putzuak etab. hustea/m³

13

9.–Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³

2

10.–Drainatzeak

10.1. Geotestila drainatzeetarako euro/m.l.

1

10.2. Hodi eta legarrez drainatzea euro/m.l.

8

10.3. Legar edo hodiz drainatzea euro/m.l.

6

10.4. Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko

5

11.–PVCko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko euro/m.l.

16

UREZTAPENAK ORO HAR

1.–Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

11

2.–Irazgaizteko xafla elastikoko ureztatzeko putzuak, xafla geotestila, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondatzea, inguruko hesitura, hainbat hormigoiztatze, hondoko hargunea, etab., erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

16

3.–Ura hartzeko azaleko putzua, honako hauek barne: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/metroa (sakon)

255

4.–Ureztapeneko etxola, zolata barne/m²

600

LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAPEN INSTALAZIOETARAKO

1.1. Aspertsiozko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euro/ha)

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea

4.200

–Azaleko instalazioak >= 2 hektarea eta < 5,5 hektarea

3.700

–Azaleko instalazioak >= 5,5 hektarea eta < 10 hektarea

3.300

–Azaleko instalazioak >= 10 hektarea

3.000

1.2. Aspertsiozko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha

2.600

2.–Tantakako ureztapena (euro/ha)

2.400

3.–Pibotaren bidezko ureztapena, 150 metro baino gutxiagoko erradioa duenean edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duenean (ha bakoitzeko). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

4.–Pibotaren bidezko ureztapena, 150 metroko erradioa edo handiagoa duenenean eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duenean (piboteko metro lineal bakoitzeko)

200

5.–Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena:

5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (ha bakoitzeko). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b)

a) Pibotak ureztatutako azalerarako (pibotaren metro linealeko)

200

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda (ha bakoitzeko)

4.700

5.3 Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, diruz laguntzen ahal den aurrekontua kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, betiere horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. ataleko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b ataleko kopurua aplikatuko zaio

Aurrekoen konbinazioa.

6.–Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez

6.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

6.2. 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko)

5.800

7.–Hipodromo bidezko ureztapena

7.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko)

10.300

LANDAKETAK (ha-ko)

1.–Mahatsondoak/hektarea

5.305

2.–Belaiak paratzea, honako hauek barne: lurra lantzea, hondoko ongarriketa egitea, haziak lortzea eta ereitea/hektarea

585

3.–Lehorreko lurrean fruta-arbolak landatzea

3.1. Landaketa lanak dentsitatea delarik < 300 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

7,62

3.2. Landaketa lanak dentsitatea delarik ≥ 300 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

4,79

Landarea, proformako fakturen bidez

4.–Ureztalurrean fruta-arbolak landatzea

4.1. Landaketa lanak dentsitatea delarik < 1.000 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

7,69

4.2. Landaketa lanak dentsitatea delarik 1.000etik arbola/hektarea bitarte (unitate bakoitzeko)

1,34

4.3. Landaketa lanak dentsitatea delarik > 5.000 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

0,73

Landarea, proformako fakturen bidez

5.–Labandina

Landaketa lana/bakoitza

0,23

Landarea, proformako fakturen bidez

6.–Arte gaineko boilurra/hektarea

2.627

7.–Lupulua/hektarea

7.536

8.–Arnika/hektarea

4.377

9.–Menda/hektarea

2.591

10.–Belar bedeinkatua/hektarea

2.191

11.–Ahabia/hektarea

2.988

12.–Mugurdiondoa/hektarea

14.368

13.–Andere-mahatsa/hektarea

10.268

FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO EUSKARRI OSAGARRIAK

1.–Zurkaitzak

1.1. Zurezkoak, banakakoak/ha

1.900

1.2. Landare-sare metalikoa/ha

4.000

1.3. Kiwiondoarendako sarea/ha

6.500

1.4. Lupulua kontzeko eta gidatzeko egitura iraunkorrak/ha

13.250

1.5. Zutoinen egitura/ha

13.500

2.–Kazkabarraren kontrako sarea

2.1. Euskarri egitura partekatu gabe/ha

11.700

2.2. Euskarri egitura partekatuta/ha

9.450

3.–Haize-babesak: kiwiondoarendako berezia/ha

7.000

ZAINZURIEN LANDAKETA (ha-ko)

1.–Ureztalurreko landaketa

7.500

2.–Lehorreko lurreko landaketa

5.500

BEROTEGIAK

1.–Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabea/m²

13

2.Multikapera plastikoz estalia < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

20

3.–Multikapena plastikoz estalia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

25

4.–Multikapera estalia eta alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, edo gisakoak, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

40

5.–Multikapera, alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, edta eslakia plastikozkoa dituena, eta motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

30

6.–Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m²

15

7.–Pantaila termikoa/m²

10

8.–Laborantza-mahaia/m²

36

9.–Aire-berokuntza/m²

6

10.–Biomasa bidezko aire-berokuntza/m²

10

11.–Aspertsioaren eta tantakaketa orokorraren bidezko ureztapena, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

6

12.–Ureztapen lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

8

13.–Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (honako hauek barne: zimendua, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²)

115

ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK

1.–Esnetarako ustiategiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

2.–Haragitarako ustiategiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

3.–Zerriak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

280

4.–Untxiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

5.–Ahateak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

180

6.–Hegaztiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

7.–Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (honako hauek barne: lur erauzketak, zolatak, horma txikiak eta saneamenduak)

50

BERTZELAKO ERAIKUNTZAK

1.–Simaurtegia

1.1. Zolata/m²

30

1.2. Hormak/m³

300

1.3. Egitura eta estalkia/m²

80

2.–Hobiak

2.1. Hobia/m³

70

2.2. Minda-putzuaren estalkia/m²

70

3.–Hormigoi armatuko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

8

4.–Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

1,25

5.–Hormigoitua/m³

130

6.–Irazgaizteko xafla, minda putzurako >1000 m²/m²

15

7.–Irazgaizteko xafla, minda putzurako ≤ 1000 m²/m²

18

8.–Hormigoi proiektatua edo “GUNITA” paratzea, 5 cm-ko lodiera/m²

15

9.–Bazka-siloa (zola eta paretak)/oinplanoaren m²

140

10.–Eustormak/m³

400

11.–Nabeen itxitura/paretaren m² (toldoak salbu)

30

12.–Edozein diametroko kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua.

–euro/m³

50

–euro/Tm

25

13.–Isolamenduak

13.1. Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (m²)

7

13.2. Lodierako cm erantsi bakoitzetik (m²)

2

14.–Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²)

400

ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/NABEKO M²

1.–Behi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, bazkategiak, askak, banaketa lerroak eta hesiak)

30

2.–Ardi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak, uraren eta pentsuaren banaketa lerroak eta hesiak)

25

3.–Oiloak/nabeko m² (barne dira errutegiak, slatak, kotak eta bazkategiak)

75

4.–Zerri azienda/nabeko m² (barne dira pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak, hesi sanitarioak eta aireberritze estatikoa)

4.1. Gizentzeko/m²

35

4.2. Erditzeko/m²

55

5.–Untxia/nabeko m² (barne dira amatzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema)

55

ESNETARAKO EDO HARAGITARAKO BEHI AZIENDARENDAKO EKIPAMENDUA

1.1. Minden irabiagailu murgildua/bakoitza

6.400

1.2. Palarrak/bakoitza

11.500

1.3. Aretxeak edoskiarazteko makina/bakoitza

10.700

1.4. Plantxen goma/m²

60

1.5. Kautxuzko lastaira/m.l.

125

1.6. Hazkagailua/bakoitza

1.500

1.7. Jezteko errobota/bakoitza

127.000

1.8. Aretxeendako etxola, parkea barne/bakoitza

560

1.9. Esnea hozteko tanga >10.000 litro/bakoitza

45.000

1.10. Esnea hozteko tanga <10.000 litro/bakoitza

27.000

1.11. Aska/bakoitza

300

1.12. Harrapatokia < 4 metro luze/bakoitza

170

1.13. Harrapatokia >= 4 metro luze/bakoitza

250

1.14. Hesia < 4 metro luze/bakoitza

160

1.15. Hesia >= 4 metro luze/bakoitza

280

1.16. Langa < 4 metro luze/bakoitza

150

1.17. Langa >= 4 metro luze/bakoitza

235

1.18. Etzalekua/bakoitza

120

1.19. Kanpoko bazkategia/bakoitza

1.300

1.20. Barneko bazkategia/bakoitza

200

HORNIDURAK

1.–Ur hornidurak. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko eta/edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta paso-giltzak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

12

2.–Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatxilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

70

3.–Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Honako hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, tenkaketarako osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

70

4.–Transformadorea. Honako hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/bakoitza

24.000

BILTEGIAK

1.–Biltegi itxia/m²

150

2.–2-3 paretako biltegi itxia/m²

120

3.–Estalia eta paretagabea/m²

100

4.–Lehorpea/m²

75

PRODUKZIO ETA/EDO TRANSFORMAZIO ZENTROA

Produkzio eta/edo transformazio zentroa, honako hauek barne: lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza + saneamendua + instalazio elektrikoa + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik

150

HESIAK ETA ITXITURAK (honako hauek barne: sartzeko ateak eta atakak, atea automatikoak salbu)

1.–Sare erronboidal zokaloduna (2 m.)/metro lineala

35

2.–Sare erronboidal zokalorik gabea (2 m.)/metro lineala

25

3.–Harri-horma 2 m/metro lineala

45

4.–Autopistako sarea/metro lineala

5

5.–Burdin-haria/metro lineala

6

6.–Heskaia/metro lineala

15

7.–Urbanizazio arbolak/bakoitza

30

AZIENDA EROSTEA/BURUA

1.–Esnetarako behi azienda

1.1. Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartadunak/burua

1.890

1.2. Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartarik gabeak/burua

1.610

2.–Haragitarako behi azienda

2.1. Haragitarako behi piriniarrak edo biga piriniar ernalduak edo hazitarakoa, kartadunak/burua

1.715

2.2. Haragitarako behiak edo haragitarako biga ernalduak edo hazitarakoa/burua

1.430

2.3. Haragitarako urtebeteko bigak/burua

1.000

3.–Ardi azienda

3.1. Esnetarako ardia eta aharia/burua

140

3.2. Esnetarako arkaztea/burua

100

3.3. Haragitarako ardia eta aharia/burua

120

3.4. Haragitarako arkaztea/burua

80

3.5. Jezteko ahuntza eta antxume arra/burua

250

3.6. Ahuntza umearekin/burua

300

3.7. Beste arrazetako ahuntzak/burua

70

4.–Zerri azienda

4.1. Umetarako zerrama/burua

420

4.2. Aurrerako zerrama/burua

280

5.–Untxiak

5.1. Ernalketarako untxi arrak /burua

20

5.2. Umatzeko untxi emeak/burua

7

6.–Zaldi azienda

6.1. Auritz arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.1.1. Behorra /burua

1.100

6.1.2. Aurrerako behoka/burua

700

6.1.3. Garañoa/burua

2.000

6.2. Nafarroako zaldikoa arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.2.1. Behorra /burua

1.000

6.2.2. Aurrerako behoka/burua

625

6.2.3. Garañoa/burua

1.300

6.3. Zaldi azienda mestizoa

6.3.1. Behorra /burua

715

6.3.2. Aurrerako behoka/burua

500

6.3.2. Garañoa/burua

1.200

7.–Zezenketarako behi azienda

7.1. Behitarako zezena/burua

1.500

7.2. Behi ama, behitarako ez den zezena/burua

1.000

7.3. Zekorrak/burua

600

7.4. Txahalak/burua

300

8.–Landako oiloa edo ekologikoa/bakoitza

5

9.–Erlezaintza

9.1. Zurezko kutxak /bakoitza

45

9.2. Argizari koadroak /bakoitza

2

9.3. Erle multzoak /erle multzoa

45

NEKAZARITZAKO MAKINAK/BAKOITZA

1.–Traktoreak

1.1. Pot. < 50 HP

13.600

1.2. 50 ≤ pot. < 100

31.000

1.3. 100 ≤ pot. < 150

53.200

1.4. 150 ≤ pot. < 200

77.000

1.5. 200 ≤ pot. < 250

100.500

1.6. Pot. ≥ 250

133.000

2.–Motokultoreak

3.200

3.–Uzta biltzeko makina autopropultsatuak

3.1. Laboreak edo bestelakoak biltzeko makina (bihiak-haziak)

142.700

3.2. Bazka biltzeko makina autopropultsatuak

222.000

3.3. Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

98.400

3.4. Frutagintzako plataforma autopropultsatua

20.300

3.5. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastia, olibondoa eta gisakoa)

156.300

3.6. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

52.100

3.7. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarra, ziazerba)

358.500

3.8. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomatea)

135.000

4.–Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

4.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

33.500

4.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

30.500

4.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

110.200

4.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

54.200

4.5. Unifeed motako nahasgailuak

110.000

5.–Gurditraktorea

13.900

6.–Laborantzako makineria

6.1. Golde belarriduna

16.000

6.2. Lurpea lantzeko makina-destrinkotzailea

4.500

6.3. Chisel goldea

8.500

6.4. Lurra lantzeko makina errotore bidezkoa-errotokultorea

5.700

6.5. Disko-area

10.500

6.6. Lurra lantzeko makina arantzaduna edo besoduna

7.900

6.7. Are abiarazia

20.000

6.8. Arrabolak

10.000

6.9. Motosega

5.300

6.10. Harri garbitzeko makina

9.500

6.11. Are makina

15.500

7.–Erein eta landatzeko makinak

7.1. Lerroan ereiteko makinak (zurrustakakoak)

16.000

7.2. Kolpeka ereiteko makinak (bihiz bihikoak / doitasunezkoak)

23.000

7.3. Zuzenean ereiteko makinak

50.000

7.4. Birlandatzeko makinak

14.800

8.–Tratamenduetarako ekipoak

8.1. Birringailuak

11.000

8.2. Zipriztingailu autopropultsatua

89.500

8.3. Atomizagailu-langarreztagailua

6.000

8.4. Hautseztagailuak

6.000

9.–Ongarriak eta ura ekartzeko ekipoak

9.1. Ongarritzeko makina herrestatuak

9.900

9.2. Ongarritzeko makina esekiak

4.400

9.3. Simaurra hedatzeko orga

16.500

9.4. Minden zisterna

49.300

10.–Bazka biltzea

10.1. Segamakina (egokitzailea)

17.000

10.2. Segamakina (ez egokitzailea)

7.900

10.3. Eskuareak

12.500

10.4. Xehatzeko makinak

15.600

10.5. Ohiko paka-makinak

17.800

10.6. Paka handiak egiteko makinak

76.200

10.7. Bolak egiteko makinak

20.900

10.8. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

9.300

10.9. Zamagailua (traktore paladuna)

6.400

10.10. Unifeed herrestatua

26.300

10.11. Bestelakoak (etzanarazteko makinak)

13.900

10.12. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)

4.900

11.–Uzta biltzeko beste makina batzuk

11.1. Plataforma herrestatuak

50.600

11.2. Zuhaitz-astingailuak

35.000

11.3. Mahatsa biltzeko makina herrestatuak

50.200

12.–Beste makina herrestatu edo eseki batzuk

12.1. Hondakinen birringailua

7.200

12.2. Hostoak kentzeko makinak

12.600

12.3. Inausi aurreko makinak

9.900

12.4. Nibelatzeko makina

26.100

13.–Atoiak (orokorra)

13.1. Bainuontzi-atoiak

12.400

13.2. Plataforma-atoia

9.000

13.3. Mozteko tresneria eramateko atoia

2.500

13.4. Fardoendako atoi autokagagailua, A motakoa- Fardo txikia elkartzeko makina

39.500

13.5. Fardoendako atoi autokagagailua, B motakoa- Fardo handia biltzeko makina

65.000

13.6. Bazkarendako atoi autokagagailua

59.000

13.7. Bestelako atoiak-Autoan azienda eramateko atoia

3.000

13.8. Bestelako atoiak-Atoi trakzionatua

3.800

13.9. Bestelako atoiak-Atoi autoegozlea

37.500

13.10. Bestelako atoiak-Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

10.100

13.11. Bestelako atoiak- Mahatsa biltzeko atoiak

17.100

14.–Bestelako ekipoak

14.1. GPSa

9.400

14.2. Jasogailuak

3.500

14.3. Amaigabea

1.650

14.4. Minda irabiagailua, traktoreari lotua

3.100

14.5. Urez garbitzeko makina

1.800

14.6. Hiruzurkaitza

8.850

III. eranskina

GEHIENEZKO AZALERA ERAIKUNTZETAN
(burua/m²)

1.–Esnetarako behiak/burua. Aurrerakoak barne, etzalekuekin

25

2.–Esnetarako behiak/burua. Aurrerakoak barne, azpi beroarekin

30

3.–Haragitarako behi azienda, aurrerakoak eta gizentzea barne

30

4.–Esnetarako ardi eta ahuntzak/burua. Aurrerakoak etab. barne

5

5.–Haragitarako ardi eta ahuntzak. Aurrerakoak etab. barne

3,5

IV. eranskina

Memoria baloratuaren fitxa

a) Memoria baloratu batek oro har jaso behar duen informazioaren atalen zerrenda, gehiago izan badaizteke ere:

1.–Memoriaren xedea.

2.–Aurrekariak.

3.–Jarduketen azalpena:

–Jardueraren/obraren deskribapena.

–Erabilitako materialak.

–Kokalekua (poligonoa, lurzatia eta udalerria), kontzeptu bakoitzarena.

4.–Jarduketen balorazioa (aurrekontua):

–Neurketak.

–Prezioen taula: unitate balioa (euro/neurketa unitatea).

–Aurrekontua eta neurketak: kontzeptuaren zenbateko osoa.

5.–Proformako fakturak edo aurrekontuak, kasuan-kasuan dagokiona.

6.–Lurzatien zedulak; egin beharreko jarduketak bertan marraztuko dira, ahalik eta zehaztasun handienaz.

7.–Ingurumen ukipenen azterlana eta/edo Eraikuntzaren hondakinen kudeaketa, kasuan-kasuan dagokiona.

8.–Inbertsioen laburpen taula (obra eta/edo jarduketaren osagaiak eta horien balorazio ekonomikoa).

b) Memoria baloratua lurzatietan ureztaketa jartzeko bada, kasuan kasuko ataletan jarraian adierazten den informazioa jaso beharko da:

Oro har, eta 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikulua betetzen dela egiaztatzeko:

–Ureztatzeko instalazioak modernizatzen badira:

  • Urez hornitzeko iturria “ona” baino hobea bada plan hidrologikoaren arabera: instalazioak zenbat ur aurrez dezakeen ebaluatzea, oraingo egoeraren aldean %5.
  • Urez hornitzeko iturria “ona” baino makurragoa bada plan hidrologikoaren arabera: instalazioak zenbat ur aurrez dezakeen ebaluatzea, oraingo egoeraren aldean %50tik gora.

–Lehorreko lurra ureztalur bihurtzen badira:

  • Agintari eskudunek 2013ko urriaren 31 baino lehen onetsitako urtegi batetik (jadanik badena) heldu bada urez hornitzeko iturria: ingurumeneko azterketa, egiaztatzeko ez duela kalterik eragiten.
  • Agintari eskudunek 2013ko urriaren 31 baino geroago onetsitako urtegi batetik (jadanik badena) heldu bada urez hornitzeko iturria, edo bestelako ur masetatik, nahiz azalekoetatik nahiz lurpekoetatik: ur masaren egoera “ona” baino hobea dela frogatzea, eta ingurumeneko azterketa, egiaztatzeko ez duela kalterik eragiten.

1.–Lehen mailako hoditeriaren kasuan, instalazioaren lau ezaugarri hauek zehaztuko dira:

i) Erabilitako diametroak eta horiei dagozkien luzerak.

ii) Eskatutako abiapuntuko emaria (l/s).

iii) Eskatutako presioa (MPa).

iv) Diametro ezberdineko tarte bakoitzaren gehieneko abiadura.

2.–Bigarren mailako hoditeriaren kasuan, instalazioaren beste lau ezaugarri hauek zehaztuko dira:

v) Erabilitako diametroak eta horiei dagozkien luzerak.

vi) Eskatutako sektoreko abiapuntuko emaria (l/s).

vii) Eskatutako presioa (MPa).

viii) Sektore bakoitzari dagokion bigarren mailako hoditeriaren gehieneko abiadura.

3.–Ondoko ezaugarri orokor hauek zehaztuko dira:

ix) Emari handiena eta txikiena kontsumitzen duten bi sektoreen emari nominalen arteko aldea.

x) Sektoreko balbulan presio handiena eta txikiena behar duten bi sektoreen arteko presio nominalen arteko aldea.

4.–Gainera, erabilitako materialen atalean, ondoko informazio hau zehaztuko da:

xi) Hodiak: fabrikatzeko materiala eta presio nominala.

xii) Igorleak: fabrikatzeko materiala, pita motak, modeloa.

5.–Instalazioa lurzatian diseinatzeko planoak sartuko dira, gutxienez ere ondoko elementu hauen kokapena islatuko dutenak:

–Kontagailuak.

–Aspertsoreak.

–Lehen, bigarren eta hirugarren mailako hoditeria.

–Balbulak.

–Hustubideak.

–Pilotu erregulatzaileak.

(Ahal den guztietan, “Inbertsio moduluak” izeneko II. eranskinean erabilitako unitate beretan emanen dira neurriak).

V. eranskina

Inbertsio planeko edukien aurkibidea

1.–Ustiategiaren identifikazioa.

1.1. Hasierako ustiategiaren datuak (edo jarri beharreko gaztearenak).

1.2. Hasierako ustiategiaren azalpen orokorra (edo jarri beharreko gaztearen abiapuntuko egoera).

2.–Abiapuntuko egoeraren azalpena.

2.1. Ustiategiari atxikitako laneskuaren zerrenda sailkatu eta zenbatua, hasierako egoerari dagokiona.

2.2. Ekoizpen jarduera bakoitzaren azalera, hasierako egoerari dagokiona.

2.3. Abeltzaintzako aktiboak, hasierako egoeran.

2.4. Ekoizpen jarduerako gastuak.

2.5. Eraikinak eta instalazioak (berotegiak, ureztaketa lurzatian etab.), hasierako egoeran.

2.6. Makinak eta ekipoak hasierako egoeran.

2.7. Parametro ekonomikoen laburpena, hasierako egoerari dagokiona.

3.–Inbertsioaren justifikazio teknikoa.

3.1. Laguntza jaso dezaketen inbertsioen justifikazioa.

3.2. Aurreko 3.1 puntuan definitutako inbertsioen justifikazio teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa.

3.3. 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren honako neurrien barnean sartzen diren jarduketak ezartzea: 17 1.b) eta c) artikulua eta 19 1.a) ii eta 1b) artikulua.

3.4. Jardueraren egutegia, arlo hauei dagokiena: prestakuntza, aholkularitza, nekazaritzako eta ingurumeneko neurrietan parte hartzea, ekoizpen ekologikoa, eta kalitate araubideak.

4.–Bukaerako egoeraren deskribapena.

4.1. Bukaerako ustiategiaren datuak.

Nortasun juridikoaren kasuan.

4.2. Bukaerako ustiategiaren deskribapen orokorra.

4.3. Ustiategiari atxikitako laneskuaren zerrenda sailkatu eta zenbatua, bukaerako egoerari dagokiona.

4.4. Ekoizpen jarduera bakoitzaren azalera, bukaerako egoerarako.

4.5. Abeltzaintzako aktiboak, bukaerako egoeran.

4.6. Ekoizpen jarduerako gastuak.

4.7. Eraikinak eta instalazioak (berotegiak, ureztaketa lurzatian etab.), bukaerako egoeran.

4.8. Makinak eta ekipoak bukaerako egoeran.

4.9. Parametro ekonomikoen laburpena, bukaerako egoerari dagokiona.

5.–Ustiapenaren bideragarritasuna diagnostikatzeko laburpen-taula.

Iragarkiaren kodea: F1510714