165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2581/2015 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, tratu txarren falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

200/2015 epaia.

Iruñean, 2015eko ekainaren 17an.

Nik, M.ª Ángeles Rubio Gabás andreak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 2581/2015 falta-judizioaren autoak aztertu ditut, egitezko tratu txarren falta bati buruzkoak. Horietan hauek parte hartu dute: Fiskaltzak, Francisco Javier Arriazu Agramontek, salatzaile gisa, eta Miguel Ángel Arriazu Agramontek, salatu gisa.

Epaitza: Miguel Ángel Arriazu Agramonte absolbitzen dut prozedura honen hasiera eragin zuten egitateetatik. Prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei ohartaraziz ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean, jakinarazpenetik hasita.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Francisco Javier Arriazu Agramonteri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko uztailaren 30ean.–Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1511122