165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-34

Marco Martija Miguelek eta Set Danielek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Marco Martija Miguel eta Set Daniel.

Xedea: barazki kontserben industria bateko autoklabeak hozteko urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Miranda Arga (Nafarroa).

Autoklabeak hozteko urek 4.000 m³-ko bolumena egiten dute urtean, eta epeltzeko bi tanketan tratatuko dira (25 m³-koa bakoitza).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko uztailaren 31n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1511466