165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-408

Serrano Dronda SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Serrano Dronda SL.

Xedea: traktoreak garbitzeko zentro bateko hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Las Pilas erreka-zuloa (Ega ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Sesma (Nafarroa).

Traktoreak garbitzeko guneko hondakin uren bolumena 125 m³-koa da urtean; hidrokarburoen bereizgailuan eta harea kentzeko tangan emanen zaie tratamendua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko uztailaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1511169