165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-1010

Ramón Jesús Jiménez Bellidok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ramón Jesús Jiménez Bellido.

Xedea: landetxe bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurtzeko modua: lurrean iragaztea (4. poligonoa, 785. lurzatia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Martzilla (Nafarroa).

Etxeko uren isurketak, gehienez ere, 85 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziko da zanga baten bidez, Imhoff tanga aurrefabrikatuko arazketa sistematik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko uztailaren 22an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1511168