165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

460E/2015 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo Ekohiriaren Urbanizazio Proiektua aldatzeko espedientea, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua, behin betiko onesten duena. Aldaketa Sarrigurengo gune historikoari dagokio, Eguesibarko udal mugapean.

Indarrean dago Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Nafarroako Gobernuak 2000ko urriaren 16an hartutako erabakiaren bidez behin betiko onetsi zena (2000ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 13koa), baita haren aldaketak ere, Nafarroako Gobernuaren 2011ko ekainaren 20ko erabakiaren bidez eta Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 145/2015 Ebazpenaren bidez onetsiak.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, uztailaren 3ko 795/2001 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen AR-1 Exekuzio Unitatearen Urbanizazio Proiektua, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren garapenaren barrenean (2001eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa), eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 28ko 672/2004 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen urbanizazio proiektu horren aldaketa (2004ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa).

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 203E/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Sarrigurengo Ekohiriaren Urbanizazio Proiektua aldatzeko espediente hau. Ebazpen hori prentsan argitaratu zen 2015eko ekainaren 10ean, eta 2015eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean erakusteko eta entzutea emateko ukitutako udalei.

Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Urbanizazio proiektuaren aldaketaren tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5. eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Sarrigurengo Ekohiriaren Urbanizazio Proiektua aldatzeko espedientea, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua. Aldaketa Sarrigurengo gune historikoari dagokio, Eguesibarko udal mugapean. Proiektuari determinazio hauek ezarri zaizkio:

–Beteko da Iruñerriko Mankomunitatearen 2015eko ekainaren 23ko txostenaren edukia.

–Sustatzaileak behar diren lizentzia eta baimen guztiak eskuratuko ditu gai bakoitzaren arabera eskumena duen organoarengandik, baita egin gogo diren instalazioak gauzatzean eragina izan dezaketen edo baldintzak jar ditzaketen bertze azpiegitura eta zortasunei dagokienez ere.

–Obrak hasteko eta bukatzeko egunak garaiz emanen zaizkie aditzera Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta ukitutako udalei.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 20an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1510557