165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eta kontseilarien ordainsariak

Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2015eko abuztuaren 11n egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Mankomunitateko buruarendako mila euro gordineko (1.000,00 euro) ordain ekonomikoa ezartzea hilean, 14 soldatatan jasoko dena, dedikazio partzial gisa. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz. Zenbatekoa lanaldi arrunt bateko zenbatekoaren %20 ingurukoa da. Halaber, alta emanen zaio Gizarte Segurantzan eta Moncayoko Ur Mankomunitateak haren enpresa kuotaren kotizazioa gauzatuko du, 2015eko uztailaren 1etik aitzina ondorioak sortuta.

2. Kontseilariendako berrehun euroko (200,00 euro) ordain ekonomikoa ezartzea bilkurako, Zuzendaritza Kontseiluaren, Kontuen Batzorde Bereziaren, Kontratazio mahaien eta Mankomunitatearen izenean partaide duen beste edozein organoren bilkuretara joateagatik, erakunde horiek zuzenean ordaindu ezean.

Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz.

3. Mankomunitateko kontseilariak diren aldetik egin beharreko joan-etorri ofizialetarako beren ibilgailua erabiltzen duten kontseilari guztiei aplikatuko zaie Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioendako oro har ezartzen duen kilometroko ordaina.

4. Kalte-ordainei dagokienez, Mankomunitatearen erregelamendu organikoaren 17. artikuluan horri buruz ezarritakoari jarraituko zaio.

Zenbateko horiek 2015eko uztailaren 1etik aitzina jasotzen ahalko dira, baina, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan. Horretarako, hala denean, aurrekontuko bidezko aldaketa onetsiko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2015eko abuztuaren 14an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1511617