165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketa erregelamendu organikoan

Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2015eko abuztuaren 11n egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1) Erregelamendu organikoaren 9. artikuluko lehenbiziko paragrafoari honako testu hau ematea: “Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluaren bilkuren funtzionamendua honako hau izanen da: bilkura arrunta bi hilean behin, hil bikoitietako lehenbiziko ostegun baliodunetan, hau da, otsailean, apirilean, ekainean, abuztuan, urrian eta abenduan, edo aurreko egun baliodunean, ostegun hori jaieguna bada, Burutzak Mankomunitatearen erregelamendu organikoaren arabera zehazten dituen orduan eta lekuan. Burutzaren ustez espedienteen erritmoa dela-eta behar denean eginen dira bilkura bereziak, baita indarra duen legediak ezarri gainerako kasuetan ere”.

2) Erregelamendu organikoaren 9. artikuluari azken paragrafoa gehitzea: “Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluaren bilkurak, Mankomunitatearen egoitzan ohi bezala egiteaz gain, La Dehesako urtegian dauden EUAren instalazioetan eta Mankomunitatea osatzen duten Udaletako edozeinen bilkura aretoetan egiten ahalko dira, Burutzak dagokion deialdian zehazten duenaren arabera”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2015eko abuztuaren 14an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1511616