165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

8. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

San Adriango Udaleko alkate udalburuak, 2015eko ekainaren 16ko 82/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 8. aldaketa 2015eko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

San Adrianen, 2015eko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1511643