165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Prestazio Handiko Trenaren UPSaren eremua birzatitzeko
eta urbanizatzeko proiektuak eta xehetasun azterlana.
Jendaurreko epea luzatzea

Abiadura Handiko Trenaren Iruñerriko Partzuergoko buruak, abuztuaren 21ean, ebazpen hau eman zuen:

“Ikusirik Abiadura Handiko Trenaren Iruñerriko Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak 2015eko apirilaren 16an hartutako erabakiak, haien bidez hasiera batean onetsi baitziren birzatiketa proiektua, urbanizaziokoa eta xehetasun azterlana, eta haien bidez hiru dokumentuak jendaurrean jarri baitziren 60 egunerako, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita; ikusirik 2015eko ekainaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zirela eta birzatiketa proiektuaren hasierako onespenaren jakinarazpen pertsonalak egiten ari direla, erabaki horietan alegazioak egiteko ezarritako epea bukatzear dagoela; ikusirik Hirigintzako Gerentziak abuztuaren 20an egindako txostena, zeina onetsi baita, eta ikusirik Abiadura Handiko Trenaren Iruñerriko Partzuergoaren Estatutuen 10.g) artikuluak emandako eskumena,

EBATZI DUT:

1. Luzatzea Prestazio Handiko Trenaren UPSaren eremua birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektuak eta xehetasun azterlana jendaurrean egoteko epea. Horiek Abiadura Handiko Trenaren Iruñerriko Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak onetsi zituen 2015eko apirilaren 16an. 60 egun balioduneko beste epe bat ematen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian (Alondegi kalea, 1-1.a).

2. 60 egun balioduneko epe hori, birzatiketa proiektuaren jakinarazpen pertsonalak jaso behar dituzten interesdunei dagokienez, zenbatzen hasiko da ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duten unetik, baldin eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jasotzen badute.”

Iruñean, 2015eko abuztuaren 21ean.–Partzuergoko burua, Manu Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: L1511845