165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintzako araudi partikularreko aldaketa: 244-275 oinarrizko unitatea, ZOR-1, U.I.XV, Iruñeko I eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezikoa. Behin betiko onespena

2015eko apirilaren 17an argitaratu zen, 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hirigintzako araudi partikularreko aldaketaren hasierako onespena (244-275 oinarrizko unitatea, ZOR-1, U.I.XV).

Bi hilabete baino gehiago igaro dira jendaurreko aldia bukatu zenetik, eta aipatutako aldaketaren behi betiko onespenaren iragarki aginduzkoa ez da argitaratu. Kasu honetan tartean dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 74.3 artikuluan aipatzen diren inguruabarrak, eta artikulu horrek ahalmena ematen dio planeamendu tresnaren sustatzaileari zuzenean betetzeko planaren publizitatea eta komunikazioa egiteko betebeharrak, aipatu legearen 81.1 artikuluan aipatzen direnak, zuzenean bidalita Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena aditzera emateko iragarkia, Udalak ez badu hori egin. Horregatik, erabaki da:

Argitaratzea honako oinarrizko unitate honetan eragiten duen Hirigintzako araudi partikularreko aldaketaren behin betiko onespena: 244-275 , ZOR-1, U.I.XV, Iruñeko I eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezikoa (hirigintzako araudia, kontserbazio egoeran), Zalba Echezuri senideek sustatua.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 14an.–Sustatzaileak.

Iragarkiaren kodea: L1511782