165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Eraikuntzako ordenantzaren 93. artikuluaren aldaketa
Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2015eko ekainaren 19an eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 93. artikuluaren azken paragrafoaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean ikusgai egon da, adierazten diren leku hauetan ediktuak argitaratu ondoren: 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2015eko uztailaren 14koan, Udaleko iragarki oholean, eta Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan, uztailaren 30ean.

Ezarritako epean ez da inolako erreklamaziorik, eragozpenik edo ohartarazpenik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren gaur egungo idazkeran xedatutakoarekin bat, hasierako onespen akordioa behin betikoa bihurtu da.

Ondorioz, eta indarrean sar dadin, 93. artikuluaren azken paragrafo berria argitaratu behar da. Haren testua honako hau da:

“Baranden soluzioa ahal dela gardena izanen da, egurrezko baranda nahiz metalikoak paratuta, eta beira zeharrargi edo gardenezko akabera duten barandak ere aukeratu ahal izanen dira, betiere Lesakako multzo arkitektoniko historikoarekiko kontaktu zuzenik ez dagoenean.”

Lesakan, 2015eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1511666