165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

111/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Juan Ramón Rábade Iráizoz jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Juan Ramón Rábade Iráizoz jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko uztailaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1511097