165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa Musika Eskolaren deialdiaren oinarrietan,
eta oposizio fasearen egunak jakinaraztea

Alkate udalburuak honakoa erabaki zuen, Alkatetzaren 2015eko abuztuaren 14ko 18/2015 Ebazpenaren bidez:

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren 6.1 oinarrian agertzen den kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea; deialdia Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratudun gisa aritzeko da, biolin, tronboi, perkusio, zeharkako txirula, klarinete, akordeoi, piano, gitarra eta saxofoi espezialitateetan. Horrenbestez, kalifikazio epaimahaiak honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Andrés Agorreta Arriazu Fontellasko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Sheila Pérez Martínez Fontellasko Udaleko Kulturako zinegotzi delegatua.

Epaimahaikidea: Jesús María Santos Villafranca musika irakaslea, tronpeta espezialitatekoa.

Ordezkoa: Luis Guillermo Merle musika irakaslea, perkusio espezialitatekoa.

Epaimahaikidea: Vicente Ferrer Chasco musika irakaslea, tronboi espezialitatekoa.

Ordezkoa: Juan Royo Sevillano musika irakaslea, klarinete espezialitatekoa.

Epaimahaikidea: Raquel Cuartero Zardoya musika irakaslea, biolin espezialitatekoa.

Ordezkoa: Aitor Odrioloza Ortiz musika irakaslea, piano espezialitatekoa.

Epaimahaikidea: Milagros Bernardo Prada musika irakaslea, akordeoi espezialitatekoa.

Ordezkoa: Alba Ezquerro Marín musika irakaslea, zeharkako txirula espezialitatekoa.

Epaimahaikidea: Enrique Hernández Adena musika irakaslea, gitarra espezialitatekoa.

Ordezkoa: Javier Arrondo Calavia musika irakaslea, saxofoi espezialitatekoa.

Epaimahaikide idazkaria: David Modrego Jiménez Fontellasko Udaleko idazkari eta kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Milagrosa López Mendoza Corellako Udaleko idazkaria.

Oposizio fasea Fontellasko Kultur Etxean garatuko da hurrengo egunetan:

–Biolin eta gitarra espezialitateak: 2015eko irailaren 10a. Hasiera ordua: 8:30. Biolin espezialitatea izanen da lehenbizikoa, eta onartuen behin betiko zerrendan agertzen den ordenari jarraikiz deituko zaie izangaiei.

–Perkusio, akordeoi eta piano espezialitateak: 2015eko irailaren 11. Hasiera ordua: 8:30, espezialitateen ordena horri jarraikiz. Onartuen behin betiko zerrendan agertzen den ordenari jarraikiz deituko zaie.

–Tronboi eta saxofoi espezialitateak: 2015eko irailaren 17a. Hasiera ordua: 8:30, espezialitateen ordena horri jarraikiz. Onartuen behin betiko zerrendan agertzen den ordenari jarraikiz deituko zaie.

–Zeharkako txirula eta klarinete espezialitateak: 2015eko irailaren 18a. Hasiera ordua: 8:30, espezialitateen ordena horri jarraikiz. Onartuen behin betiko zerrendan agertzen den ordenari jarraikiz deituko zaie.

Argitara ematen da, interesdunek jakin dezaten. Informazio zehatza Udalaren webgunean dago: fontellas.info.

Fontellasen, 2015eko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1511615