165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Udal Planaren ordenantzan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2015eko abuztuaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planaren ordenantzaren aldaketa puntuala, 26. eta 28. artikuluak (ostalaritzako lokaletako sarbidea eta aireztapena) kentzeari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2015eko abuztuaren 17an.–Alkateordea (2015eko abuztuaren 13ko alkatetza eskuordetza), Patricia Cueva Lázaro.

Iragarkiaren kodea: L1511658