165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Deialdia, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea zabaldu da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa izateko interesa dutenek eskabidea egin dezaten Udal Idazkaritzan, betiere horretarako legeak eskatzen dituen betekizunak betetzen badituzte.

Bakaikun, 2015eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1511641