165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatea ordeztea

Aiegiko Udaleko alkate udalburu Juan María Yanci Lópezek, 2015eko abuztuaren 13an, ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena eman zuen:

“Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

EBATZI DUT:

1.–Aiegiko Udaleko bigarren alkateorde María Soledad Echart Marauriri manatzea udal honetako alkate udalburua eginkizun guztietan ordezteko, 2015eko abuztuaren 14tik 2015eko abuztuaren 23ra arte, biak barne, aipatu legerian ezarritakoarekin bat, alkateari bere eginkizunetan aritzea eragozten dioten arrazoi pertsonalak direla-eta.

2.–Alkatearen eskudantziak haren eskuetan uzte horrek aipatu egunetan izanen du eragina eta haren berri emanen zaio Udalari egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran. Horrez gain, izendatu den pertsonari berari jakinaraziko zaio.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Aiegin, 2015eko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1511634