165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Etxeberriko 46. lurzatiko xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateordeak ebazpena eman du, 2015eko abuztuaren 17an, hasiera batean onesteko Etxeberriko 4. poligonoaren 46. lurzatiko xehetasun azterlana, Jose Javier García jaunak sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betez, edozein interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Arakilen, 2015eko abuztuaren 17an.–Alkateordea, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L1511654