165. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 16ko 43/2015 Foru Dekretuarena; horren bidez, honako hauek aldatu ziren: balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautu eta tributu arloko beste arau batzuk aldatu zituen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua.

Akats bat atzeman denez uztailaren 16ko 43/2015 Foru Dekretuaren idazketan, bidezkoa da hura zuzentzea foru dekretu horren akats zuzenketa argitaratuz.

2015eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14koan, 9097. orrialdean, eskuineko zutabean, laugarren lerroaldean, “ekainaren 30a arte” dioen tokian “irailaren 30a arte” esan behar du.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 21ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1511850