4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 517/2015 prozedura
Laura Pou Ampuero andrea, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Luis Ferrero Juárez jaunak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioagatik, Techos y Aislamientos Aragón SLren aurka bideratzen ari den 0000517/2015 prozedura arruntaren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da,
Techos y Aislamientos Aragón SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko abenduaren 14ko 10:45ean ager dadin 33. aretoan (Ranillas etorbidea, z.g. 17, expo esparrua, Vidal de Canellas eraikina), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa izanez gero, judizioa egiteko. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean.
Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Techos y Aislamientos Aragón SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Zaragozan, 2015eko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Laura Pou Ampuero.
Iragarkiaren kodea: J1510792