160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 469/2014 prozedura

Natividad Arregui Urizar andrea, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: María Josefa Ariztimuño Urriza andreak eskaturik, Hotel Barriola SLren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka, erretiroa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 469/2014 autoen barrenean, honako hau eman da:

Iragarritzat ematen da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (alde demandatua) jarritako erregutze-errekurtsoa, prozesu honetan 2015eko uztailaren 6an emandako epaiaren aurka.

Eta Hotel Barriola SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Donostian, 2015eko uztailaren 17an.–Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1510793