4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Antolaketarako eginbidea
Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak, Caja Rural de Navarra SC Limitada de Crédito entitatearen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako idazkia aurkeztutzat jo da; jarduketei erants bekie.
Jaso da jabarien eta zamen ziurtagiria, eta zehaztu da higiezinaren balioa 33.700 euro dela. Prozedura Zibilari buruzko Legearen 636.3 eta 666. artikuluetan eta ondokoetan ezarritakoarekin bat, erabakitzen dut hiri finka besterentzea (Ablitasko Cuevas de San Miguel kaleko 41 zenbakian dago, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua, 2.838. liburukian, 148. liburuan, 43. orrian, Ablitasko 5.158 finka) enkante bidez. 2015eko azaroaren 5eko 10:00etan izanen da enkantea, organo honetan, eta haren berri emateko, ediktuak eman bitez, eta bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan argitaratu. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak azalduko dituzte, baita enkantearen arrakastarako garrantzitsuak diren bestelako datu guztiak ere.
Jakinaraz bekio betearazpenpekoari, enkantearen eguna baino hogei egun lehenago gutxienez, betearazpen-tituluan agertzen den bizitokian; ohartaraz bekio ezen errematea onetsi edo hartzekodunari esleitu baino lehen noiznahi aska dezakeela ondasuna, betearazleari osorik ordainduz zor zaiona: zorraren zenbateko nagusia, interesak eta kostuak.
Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, eteteko ondoriorik gabe, idazkari honi zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean.
Beraz, eginbide honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Tuteran, 2015eko uztailaren 14an.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1510588