1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
326/2015 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, nazioarteko mugikortasunerako 2014-2015 ikasturteko laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko ebazpenetan antzemandako akatsak zuzentzen dituena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 247/2015 Ebazpenaren bidez, 2014-2015 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarriak eman ziren.
Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendariak txosten batean adierazi du akatsak daudela laguntzak eman eta ordaintzeko ebazpenetan. Iñaki Oroz Astraini 450 euroko laguntza eman zitzaion 5 hilabeteko egonaldi baterako. Interesdunak aurkeztu zuen dokumentazioa berrikusirik, egiaztatu da 2014-2015 ikasturtean unibertsitate master batean matrikulatuta dagoela, eta titulazio horrek ez du laguntzarako eskubidea ematen.
Orobat, akats bat antzeman da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 287/2015 Ebazpenean. Haren bidez, agindua eman zen lehenbiziko aldiari dagozkion laguntzak ordaintzeko. Ordainketaren fitxategian (SEDATE) trukatu dira Amaia Otazu Garde eta Arkaitz Otazu Palacios onuradunei dagozkien kopuruak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iñaki Oroz Astraini 450 euroko laguntza ukatzea deialdiaren 4.a) oinarria ez betetzeagatik.
2. 450 euroko kopurua gastu konpromisotik kentzea, “Atzerriko Unibertsitateekin trukeak egitea: Erasmus eta beste batzuk” izeneko 427000-42740-4800-322300 kontu-sailean (40002802 kontabilitate-espedientea).
3. Arkaitz Otazu Palaciosi 90 euro ordaintzeko agindua ematea, 2015eko aurrekontuko “Atzerriko Unibertsitateekin trukeak egitea: Erasmus eta beste batzuk” izeneko 427000-42740-4800-322300 kontu-sailaren kargura (40002802 kontabilitate-espedientea).
4. Amaia Otazu Garderi (NANa: 73113476H) 90 euro itzultzeko eskatzea. Itzulketa ebazpenean atxikitako ordainketa-gutuna aurkeztuta egin beharko da, edozein finantza entitatetan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, “Atzerriko Unibertsitateekin trukeak egitea: Erasmus eta beste batzuk” izeneko 427000-42740-3800-000002 kontu-sailean. Itzulketa ez bada epe horretan gauzatzen, premiamendu prozedura aplikatuko da.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Foru Agindu hau Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari igortzea, bai eta Unibertsitateen Zerbitzuari, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Argibide Bulegoari eta interesdunei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko uztailaren 8an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1510240