4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. 30/2014 prozedura
Iruñean, 2015eko uztailaren 20an.
Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 0000030/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da 2015eko ekainaren 4an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta César Rafael Núñez Pérez jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko uztailaren 20an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1510587