3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-LIST-141
Erakunde honi honako datu eta ezaugarri hauek dituen jarduketarako eskaera egin zaio:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Corellako Ureztatzaileen Elkartea.
Xedea: Aracielgo erretena konpontzeko lanak baimentzea.
Ibilgua: Alhama ibaia.
Udalerria: Corella (Nafarroa).
Egin beharreko lanak agiri tekniko honetan jaso dira: “Memoria baloratua: Aracielgo erretenean harguneko obra berreraikitzea”. Agiri hori José Carlos Bosque Peralta bide, ubide eta portu ingeniariak izenpetu zuen 2015eko martxoan.
Lanak, funtsean, hauexek dira:
–Ibaiaren ezkerraldean, erretena hasten den tokian, sasiak garbitzea, hondeatzea eta txukuntzea.
–Ura hartzen den tokian, ibai bazterra harri-lubetaren bidez babestea.
–Horma eta harguneko kutxeta egitea hormigoi armatuarekin eta metalezko uhatea (1 m x 4 m) paratzea.
–Uhatearen eta erretenaren ibilguaren artean hormigoizko lotunea eraikitzea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko uztailaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1510857