160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Udalkideen ordainsariak

Udal honek, 2015eko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“3.–Udalkideen ordainsariei eta osoko bilkuraren bilkura-sariei buruzko erabakiak.

Horiek horrela, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Alkate udalburuaren eta lehen alkateordearen urteko ordainsariak ezartzea: 4.000 euro gordin bakoitzarendako, 12 soldatatan jaso beharrekoak, ondorioak 2015eko ekainaren 13tik aurrera sortuta.

Bigarrena.–Alkateari eta lehen alkateordeari izan ezik, zinegotziei osoko bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko kalte-ordainak finkatzea: 155,99 euro gordin osoko bilkura bakoitzeko, eta, gehienez ere, 935,95 euro gordin urtean, ondorioak 2015eko ekainaren 13tik sortuta.

Bigarrena.–Erabaki hau Zuñigako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Zuñigan, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1511424