160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Xehetasun azterlana Santsoaingo (Urraulbeiti) 16. poligonoko 19. lurzatian. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko uztailaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Santsoaingo (Urraulbeiti) 16. poligonoko 19. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ignacio Garde Villavak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urraulbeitin, 2015eko uztailaren 29an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1511388