2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Udaleko hautetsien ordainsariak. Onespena
Ultzamako Udalak, 2015eko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluari dagokionez, Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik,
ERABAKI DA:
“Lehenbizikoa.–Onestea dedikazio partziala izanen duten udalkideen zerrenda eta haien ordaina:
–Udaleko zinegotzi Saioa Ochandorena Satrústegui dedikazio partzialean ariko da bere karguan, lanaldi erdian; hura 796 ordukoa izanen da urtean, eta horren ordainean 10.200 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamabi hilekotan banatuta (aparteko soldaten hainbanatzea barne), bakoitza 850 eurokoa. Zenbateko horiei PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, baita Gizarte Segurantzaren behargin kuota ere; Udalaren kontura izanen da, berriz, Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan. Zinegotzi horrek bere lana eginen du 2015eko uztailaren 15etik aitzina.
Bigarrena.–Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez dutenek 60 euro bilduko dituzte osoko bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).
Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honen eragina 2015eko ekainaren 13az geroztikoa da eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPI aplikatuz.
Laugarrena.–Hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Larraintzarren, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1511428