160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udaltzaingoko kaboen izendapena

Tafallako Udaleko alkateak, 2015eko uztailaren 30ean, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Tafallako Udaleko Alkatetzak 2015eko uztailaren 23an eman ebazpenaren bidez, onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Deialdia 2013ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an.

Alkatetzaren 2013ko urriaren 15eko ebazpenaren bidez onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu baterako izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2013ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 25ekoa).

Alkatetzaren 2013ko azaroaren 15eko ebazpenaren bitartez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2013ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an.

Eta, Alkatetzaren 2015eko apirilaren 16ko ebazpenaren bidez, Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanposturako izangai bat zerbitzu berezietako administrazio egoeran zegoela adierazi zen, deialdian ezarri prestakuntza ikastaroa egin zezan.

Deialdian ezarri prestakuntza ikastaroa amaitutakoan, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak ekainaren 26ko 84/2015 Ebazpena bidali du, Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igota betetzeko (2015) ikastaroaren azken kalifikazioak onesten dituena.

Aurrekoa kontuan hartuta, deialdiaren 10. oinarrian xedatua betetzeko, egokia da hautaketa prozesua gainditu duen izangaiaren izendapena egitea.

Horrenbertzez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tafallako Udaltzaingoko kabo izendatzea jarraian aipatu izangaia: Ignacio Martínez Laparte.

Izendatua nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiekin, eta C mailari atxikia geldituko da.

Hartaz jabetzean indarra duten xedapenekin bat aplikatzekoak diren oinarrizko ordainsariez eta ordainsari osagarriez ordainduko da lanpostua.

Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu, eta lanean hasi beharko dira 2015eko abuztuaren 1ean. Behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek igoerarako eskubidea galduko dute.

Bigarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Herritarren Babespeneko Alorrari, Langileria Departamentuari eta Kontabilitate Zerbitzuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1511400