2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetan
Santakarako Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indarra duten Santakarako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala (antolamendu xehakatuko determinazioak), 53. artikuluan aurreikusitako lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduera eta erabilerei buruzkoa, S.A.T. Santa Eufemiak sustatua (NA 565 zenbakia).
Legez ezarri moduan eta epean espedientea jendaurrean egon ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu eta, horrenbertzez, Osoko Bilkurak erabaki du behin betiko onestea 2015eko abuztuaren 5ean egin bilkuran proposatu den aldaketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi diren 53. artikuluaren aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen dira. Hona hemen:
“53. artikulua. Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak.
Eraikuntza jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak, lurzoru urbanizaezinean, onartuak, baimenduak eta debekatuak izan daitezke. Horien arauketa eta lizentzien tramitazioa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatu dira.
b) (...).
c) Eraikinetan egindako igeltserotza lanak bat etorriko dira eskualdeko eraikuntzaren eta arkitekturaren ezaugarriekin, konposizioaren eta bolumenaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez. Gainera, baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
–Azalera eraikia, gehienez: 1.200 m²
–Eraikuntzaren garaiera: 9 m; hori baino gehiago izan daiteke, betiere proiektu teknikoan garaieraren beharra behar bezala justifikatzen bada nekazaritzako ustiategiari loturik dagoen eta biltegiratu behar den makineriaren garaieragatik.
–Estalkia, bi edo lau isurialdekoa (...).
–Udalak eskatzen ahalko du hesi bat landatzea, tamaina egokiko arbolek osaturiko lerroa erabiliz horretarako, eraikinaren aitzinean bide publikoraino, edo bertzenaz eraikinaren bi alborik handienetan, eta gutienez ere 5 metro baino gutiagora fatxadako horma-ataletatik, begirako eragina tikiagoa izan dadin haren aldera. (...).
Santakaran, 2015eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso.
Iragarkiaren kodea: L1511417