2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa herrilurretako belarren ordenantzan. Behin betiko onespena
Santakarako Udalak, 2015eko apirilaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Santakarako herrilurretako belarrak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Dagokion espedientean agertu bezala, 3. eta 7. artikuluak ukitzen ditu.
Aldaketa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu ondoren, jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, eta epe horretan ez denez inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, hasierako onespena behin betikoa bihurtu da.
Horren berri Osoko Bilkurari eman ondoren, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, agindu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ordenantzaren testu aldatua. Honako hau da:
“3. artikulua. Esleipenerako edo enkante publikorako loteak.
1. lotea.–Planoan 1, 2, 13, 14, 15, 16 eta 17 zenbakiak dituztenak. Lehorreko azalera, 890 hektarea guztira, eta larreena, 536,28 hektarea.
2. lotea.–Planoan 5 eta 6 zenbakiak dituztenak. Azalera, guztira, 67,05 hektarea.”
“7. artikulua. Loteen balorazioa.
1. lotea.–16.847,56 euro.
2. lotea.–2.019,12 euro.”
Santakaran, 2015eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1511386