160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

2015eko abuztuaren 6an, Alkatetzak ondoko dekretua eman du:

“2015eko abuztuaren 8tik 11ra bitartean herritik kanpo izanen naizenez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa ikusirik, eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak Amado Induráin Orduna alkateordearen esku uztea, 2015eko abuztuaren 8tik 11ra bitartean ari dadin, legeak ezartzen dituen mugak kontuan hartuz, betiere.

2. Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, eta ukitutako zinegotziari jakinaraztea. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, dekretuak indarra sinatu eta biharamunetik aitzina izanen badu ere”.

Miranda Argan, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1511419