160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ezkontza zibilak egiteko eskumena beste baten esku uztea

Miranda de Argako Udaleko alkateak Alkatetzaren 63/2015 Ebazpena eman zuen, 2015eko uztailaren 28an. Horren bidez, Miranda de Argako Udaleko zinegotzi guztien esku utzi da Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Miranda Argan, 2015eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1511418