2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Udal Planeko (HAPO) AR2 banaketa eremuaren egiturazko aldaketa puntualaren espedientea. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Lekunberriko Plan Orokorraren Udal Planeko egiturazko aldaketa puntualaren espedientea, industrialdeari buruzkoa (AR2 banaketa eremua, 13. poligonoko 961. lurzatia eta S3 sektorea) dena, eta araudia; Udalak ofizioz sustatu du espedientea, eta Ángel Ibáñez Ceba udal teknikariak idatzi du. Horrez gain, Ingurumen ondorioen azterlana onetsi zuen, Lekunberriko Udaleko Plan Orokorraren egiturazko aldaketa puntualari buruzkoa dena eta EIN Navarra de consultoría y Gestión, SLk 2015eko uztailean sinatu zuena.
Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74.1 artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da 45 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.
Lekunberrin, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1511395