160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Aldaketa hautetsien konpentsazioan, 2015. urterako

Jaurrietako Udalak, 2015eko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zuen udalkideek, 2015ean, beren karguetan ari direla, bilkuretara joategatik jaso beharreko ordainsariak; hori dela eta, honako kalte-ordain, ordainsari eta bilkura-sari hauek ezarri dira udalkideendako, osoko bilkura arrunt nahiz berezietara eta batzordeen bilkuretara joategatik eta beren karguetan aritzeagatik:

Zinegotziak eta alkateak ez dira ez dedikazio esklusiboan ezta partzialean ere arituko, eta ordainduko zaie osoko bilkuretara eta batzordeen bilkuretara joateagatik, 150 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 2.000 euro urtean haietako bakoitzari.

Beste erakunde batzuetan parte hartzeagatiko bilkura-sariak, dietak, kilometrajeak eta karguan aritzean sortzen diren gainerako gastuak ordainduko zaizkio alkateari. Alkateak kobratu beharreko kilometrajea 0,30 eurotan ordainduko zaio, eta karguaren betebeharretan aritzeko ordua 14,50 eurotan. Kontzeptu hauengatik, alkateak, gehienez ere, 5.200 euro jasoko ditu urtean.

Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2015eko ekainaren 13tik aitzina.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jaurrietan, 2015eko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1511420