160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2015eko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2015. urteko aurrekontuko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan ezarriarekin bat.

Igantzin, 2015eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Imanol Retegi Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1511384