160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

3. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, Uharteko Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan 3. aldaketa onesteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3. aldaketa 2015eko aurrekontuan.

Mota: kreditu gehikuntza.

GASTUA:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-8010-82101

Areacea. Mailegua

1.000.000,00

GUZTIRA

1.000.000,00

FINANTZAKETA:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-870

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

1.000.000,00

GUZTIRA

1.000.000,00

Uharten, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1511404