160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Herriko ostatuaren errentamendua

Etxalarko Udalak 2015eko abuztuaren 6an eginiko osoko bilkuran erabaki zuen berriz lehiaketa publikoa egitea, Etxalarko herriko ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko, bertzeak bertze, baldintza hauei jarraikiz:

–Errentamenduaren iraupena: 5 urte, luzatzeko aukerarekin.

–Hileko errenta: 365,00 euro gehi B.E.Z.a. Horixe izanen da hasierako prezioa.

–Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.

–Eskaintzak aurkezteko epea: 2015eko irailaren 25era bitarte, eguerdiko 12:00ak arte. Eskaintzak Etxalarko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako baldintza administratiboen agirian adierazten den gisara.

–Behin-behineko fidantza: 600,00 euro.

Klausula administratibo partikularren agiria interesatuen eskura dago Udal Idazkaritzan eta Udalaren web atarian (www.etxalar.org).

Etxalarren, 2015eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1511421