2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2015eko kontribuzioa
Aditzera ematen da hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2015eko kontribuzioa ordaintzeko epea 2015eko irailaren 24an bukatuko dela.
Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.
Esteribarren, 2015eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1511436