160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Alkatetzaren dedikazioa eta ordainsaria ezartzea

Cintruenigoko Udalak, 2015eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabakia hartu zuen:

“Udalburutzak proposamena egin du, Udalbatzako kideek beren karguan erabateko dedikazioan edo dedikazio partzialean aritzeagatik eta bilkuretara egiazki joategatik jaso beharreko ordainsarien gainean.

Kontuan harturik espediente bat dagoela erabaki horrek sorrarazten duen gastua fiskalizatzeko, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluen edukia.

Ikusirik Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2015eko uztailaren 21eko irizpena.

Honako hau erabaki da:

1. Ezartzea Raquel Garbayo Berdoncesek Alkatetzaren kargua izanen duela, erabateko dedikazioko araubidearekin, kargu horretan aritzeagatik urtean 35.782 euroko ordainsari gordina jasoko duelarik. Eta xedatzea Cintruenigoko Udalak bere gain hartuko duela enpresa kuoten ordainketa, 2015eko urriaren 1etik aurrera.

2. Alkatetzaren kargua zein organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateagatik ordaintzeko ezarri diru-kopuruak urtero berrikusiko dira, Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako egiazko gastuen kalte-ordainak ordaintzea; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

4. Ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzeko Cintruenigoko Udalak 2013ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia indarrik gabe uztea.

5. Erabaki hau Alkatetzari, udal taldeei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, eta espedientera gehitzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratzea.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1511399