160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea sortzeko eta funtzionatzeko protokoloa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako Udalerako Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea sortzeko eta funtzionatzeko protokoloa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako protokoloa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, protokoloa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2015eko abuztuaren 7an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1511407