160. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan

Artaxoako Udalak, 2015eko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko egiturazko determinazioetan aldaketa puntuala egiteko espedientea, lurzoru urbanizaezinaren araudiaren 4.3 artikuluak abeltzaintzako instalazioen eta herrigunearen arteko distantzei dagokienez ezarri baldintzei buruzkoa dena eta Granja La Patirroja, SAk sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 80., 79.2, 70. eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, delako espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2015eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1511416