16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2015eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2014ko azaroaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. aldatzen dituen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2014ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

A.–Tributuz besteko baliabideak:

Herrilurretako aprobetxamenduak:

–Hermendia: 0,00291 euro/puntua.

–Ureztalur bihurtua: 37 euro/erregua.

B.–Tributuak:

1. Toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak:

–Legarra eta harea ateratzea: 1,50 euro/m³.

–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

1.–Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

–Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.

–Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.

2.–Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako instalazioekin.

-0,40 euro metro lineal bakoitzeko, egunean.

3.–Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailu batzuk.

–1. tarifa.–(Merkatu txikia): 1,00 euro metro lineal bakoitzeko egunean, gehienez 3 metro sakon izanik.

–2. tarifa.

  • 10 m²-ra bitarte: 4,15 euro/eguna.
  • 10 m²-tik goiti, 50 m² bitarte: 7,35 euro eguneko.
  • Hortik goiti: 0,30 euro/m²/eguna.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

3. tarifa.–Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena propio ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,30 euro.

4.–Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, eremu publikoan edo hegalkinean jartzen direnak.

–Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.

5.–Irabazteko xedearekin mahaiak eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

–Mahai batez eta lau aulkiz hartutako metro koadro edo horren zatiki bakoitzeko:

a) Denboraldia: 43,20 euro.

b) Eguna: 4,90 euro.

–Zangak irekitzea:

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du: 1,00 euro/eguna.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du: 1,85 euro/eguna.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat ibilgailuei itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

–Ibilgailuen sarbidea espaloian barna: 24,50 euro/metro lineala.

–Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, zoruan, hegalkinean eta zorupean: %1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

2. Toki entitatearen eskumenekoak diren jarduera administratiboak egiteko edo zerbitzuak emateko tasak:

–Agiriak eta lizentziak luzatu eta tramitatzea:

1. Eskabideak eta agiriak:

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. 0,20 euro, orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitza, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

–Tramitazio hutsa: Gutxienez ere: 43,00 euro.

b) Plan partzialak, xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

c) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.

d) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.

e) Lur emateko lizentzia: 8,50 euro.

f) Arriskutsu gerta daitekeen animalia edukitzeko lizentzia: 13 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Lanpostuak betetzekoak: Hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: deialdian zehazten dena.

b) Obra eta zerbitzuetakoak: Obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitza: baldintzetan zehazten dena.

c) Ahalmenak askiestea: 10,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak aztertzea, alde batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokaduren eta sestren seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6. Irekitzeko lizentziak: Gutxienekoa: 43,00 euro.

J.E.Z.aren kuotaren gainean: %1.

7. Ikuskapenak:

1. Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.

2. Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik; ikustaldi bakoitzeko: 43,00 euro.

3. Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, eraikitako m² bakoitzeko: 0,50 euro.

4. Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, aldi bakoitzeko: 43,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Ikuskapena berak eskaturik egiten denean.

b) Ikuskapena Udalak aginduta edo alde biko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa bada higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.

5.–Eraikinen hondamen egoeraren gaineko espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6. Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.

8. Udalaren kirol instalazioen erabilera:

–6 urtetik beheitikoak eta %65 baino gehiagoko ezintasuna dutenak: doan.

–%65etik beheitiko ezinduak, erretiratuak eta pentsiodunak: 17,80 euro/ denboraldia.

–Sarrerak:

  • 6tik 15 urtera bitarte: 1,75 euro egunean.
  • 16 urtetik goiti: 3,70 euro egunean.

–Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:

  • 6tik 15 urtera bitarte: 1 euro egunean.
  • 16 urtetik goiti: 2,60 euro egunean.

ABONAMENDUAK

URTEAN

IGERILEKUEN DENBORALDIA

IGERILEKUA ERABILTZEKO DENBORALDIA EZ DENEAN

6-15 urtekoendako, banakakoak

35,50 euro

26,60 euro

26,60

16 urtetik goitiko banakakoak

48,25 euro

40,30 euro

40,30

3 kideko familia unitatea

96,60 euro

Ez da

Ez da

4 kideko edo gehiagoko familia unitatea:

108,00 euro

Ez da

Ez da

Oharra: sarrerek eta abonamenduek, indarra duten bitartean, instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraituz erabiltzeko baimena ematen dute.

1998rako ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B atalak, eta tarifak bateratu.

9. Lokalak erabiltzea:

–I. epigrafea:

A.–Kultur Etxeko ekitaldi aretoa, egunean 4 ordu bitarte: 200,00.

B.–Kultur Etxeko gelak, egunean 4 ordu bitarte: 50,00.

C.–Kultur Etxeko erakusketa aretoa, egunean 4 ordu bitarte: 100,00.

D.–Udaletxeko beheko aretoa, egunean 4 ordu bitarte: 50,00.

E.–Kiroldegiko instalazioak, p. estalia izan ezik, egunean 4 ordu bitarte: 100,00.

F.–Pabiloi estalia:

–Zorua estali gabe, egunean 4 ordu bitarte: 100,00.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehitzea.

G.–Beste lokal batzuk:

–Lehengo zinema edo pista, egunean 4 ordu bitarte: 100,00.

–Ikastetxeko gelak, egunean 4 ordu bitarte: 50,00.

Ikastetxeko gimnasioa:

–Zorua estali gabe, egunean 4 ordu bitarte: 100,00.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehitzea.

–II. epigrafea.

  • Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua:
  • Bideo proiektagailu digitala: 25,00.
  • Zinea proiektatzeko pantaila: 45,00.
  • Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00.
  • Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00.
  • 8 ordutik goitik, ordu bakoitzeko: 26,00.

10. Udalaren hilerria:

a) Lur emateko eta tokiz aldatzeko eskubideak: 62,50 euro.

b) Horma-hilobiak, hilobiak edo lur puskak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

–Horma-hilobiak: 700,00 euro.

–Hobiak: 1.550,00 euro.

–Lurra:

1.– 3,75 m²-rainoko hilobiak (1,5 x 2,5): 120,00 euro/m².

2.– 3,75 m²-tik goitiko hilobiak, 6 m² bitartekoak: 233,00 euro/m².

11. Gazteen txokoa.

Erabiltzaile bat, familia bakoitzeko: 45 euro/hiruhilekoa.

Bi erabiltzaile edo gehiago, familia bakoitzeko: 40 euro/hiruhilekoa, erabiltzaile bakoitzeko.

Hiru erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 30 euro/hiruhilekoa, erabiltzaile bakoitzeko.

Eguneko sarrera: euro 4.

12. Ezkontza zibila egitea, herrigunetik kanpo: 150 euro.

Urbanizazio kuotak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

–Isunak: lurrak, eraikinak etab. mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarte.

–Trafikoa: Estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.

–Auzolana eta bidelana: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

–Kontribuzio bereziak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

–Udal zergak.

  • Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
  • Hirilurreko ondasun higiezinak: Karga-tasa: %0,50.
  • Landalurreko ondasun higiezinak: Karga-tasa: %0,80.
  • J.E.Z.: Udalaren errekargua: %40,00.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Karga-tasa: %4,05.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

–Igoeraren zenbatekoa jakiteko aplikatu beharreko portzentajeak:

5 urtera bitarte

10 urtera bitarte

15 urtera bitarte

20 urtera bitarte

%3,00

%3,00

%2,70

%2,70

Karga-tasa: %11,00

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • Zerga oinarria: hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa bezainbat.
  • Karga-tasa: %13,50, hirilurreko ondasunen gaineko egungo kontribuzioaren gainean.

–Luxuzko gastuen gaineko zerga:

a) Trabesetan, %15,00.

b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.

c) Bingoko sarietan, %10,00.

0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea: Nafarroako Gobernuaren tarifak.

Informatika gela:

–Ikastaroak: gastu itzulketa.

Oinezkoendako eremuko txartela: gastu itzulketa.

Musika Eskola: Hileroko tarifak, 2015-2016 ikasturtean aplikatzekoak:

–Haurtzaindegi musikala, 1.a eta 2.a: 12,20 euro.

–Hastapena: 18,80 euro.

–Musika Hizkuntza, 1.etik 4.era: 22,15 euro.

–Musika Hizkuntza (helduak): 14,40 euro.

–Instrumentuak: 39,75 euro.

Ablitasen, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1417749