16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 176/2014 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 176/2014 prozesuan dekretua eman da 2014ko abenduaren 17an, eta haren bidez betearazpenpeko Solnasur 14102010 SL enpresaren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da. Interesdunek dekretuaren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Solnasur 14102010 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko abenduaren 18an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1417688