16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1444/2013 kaleratze objektibo indibiduala

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: kaleratze objektibo indibidualaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1444/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Alfonso Muruzabal Orcoyeni, Cotugas Sociedad Limitadari eta Baregip Sociedad Limitadari jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, adiskidetze-ekitaldian eta judizioan ager daitezen, 2015eko otsailaren 17ko 9:25 eta 9:30 orduetan, hurrenez hurren, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko abenduaren 23an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1417652