16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 183/2014 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000183/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Jardinería Basoa, SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1500866